14:06

Politika

Masen inputazioa

Generalitatea: 'Masen kontra epaiketa politikoa egiten ari dira'

Agentziak | Erredakzioa

Kataluniako Gobernuko bozeramaileak "argi" du Masek, Rigauk eta Ortegak ez zutela "legez kanpoko ezer ere egin" azaroaren 9ko galdeketan.

  • Neus Munté

    Neus Munté

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Artur Mas Kataluniako jarduneko presidentearen inputazioaren harira, Neus Munte Generalitateko presidenteordeak eta bozeramaileak esan du Estatua Masen kontrako  "epaiketa politikoa" bultzatzen ari dela, eta hori "anomalia" demokratikotzat jo du.

Generalitateko asteroko bileraren ostean egin duen agerraldian egin ditu adierazpenok Muntek.  "Epaiketa politiko baten aurrean gaude, Estatuko Fiskaltza Nagusiak aurkeztutako helegitearen erabilpen  politikoa", esan du.  Ez Masek, ez eta Irene Rigau Hezkuntza kontseilariak eta Joana Ortega presidenteorde ohiak, "legez kanpoko ezer" ez zutela egin berretsi du Muntek.

Mas, Ortega eta Rigau azaroaren 9ko kontsultagatik inputatu gisa deklaratzera deitu ditu Kataluniako Auzitegi Nagusiak.

Kataluniako Gobernuak "elkartasun osoa" adierazi die inputatuei. Kataluniaren etorkizuna erabakitzeko hautestontziak jarri zituztenen kontra egitea demokraziaren kontra egitea dela gaineratu du.

"Zinismoa" egotzi dio Muntek Gobernu Zentralari, zitazioa hauteskundeak igaro eta berehala etorri delako, hauteskunde prozesuan eraginik izan ez zezan. "Rajoyren Exekutiboak  zintzo jokatu eta Masen inputaziogatik pozik dagoela esan beharko luke", esan du.

Espainiako Gobernuak Fiskaltzari egin dion presioa kanpainan ere ez dela eten esan du Generalitateko bozeramaileak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena