23:36

Politika

Etxerat

Sakabanaketak eragiten dituen gastuak txosten batean bildu dituzte

agentziak | erredakzioa

Etxeratek jakinarazi duenez, Frantzian preso dagoen senide edo lagun bat bisitatzeak 500 euro inguruko gastua suposatzen du; Espainiako kartzela batera joan behar izateak, 300 bat euro.

0:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Etxeratek dokumentu batean bildu ditu presoen sakabanaketak senideei eragiten dizkien gastuak. Dispertsioa: bisita eskubidearen prezioa izeneko txostena joan den abuztuaren 1ean eskura eman zioten Iñigo Urkullu lehendakariari. Orain dokumentua gazteleraz, frantsesez eta ingelesez argitaratu dute.

Urtzi Errazkin Etxerateko bozeramaileak azaldu duenez, Frantziako espetxe batean dagoen senideak bisitatu ahal izateko bataz-beste 500 euroko gastua izaten dute; presoa Espainiako kartzela batean baldi badago, gastua 300 euro ingurukoa izan ohi da.

Gauzak horrela, Errazkinek salatu du sakabanaketaren helburua presoen “senideak ekonomikoki itotzea” dela.

Horrenbestez, Etxeratek txostenak argitaratzen jarraituko duela iragarri du, “euskal preso politikoei eta haien senideei ezartzen zaizkien menduko neurri guztiak” agerian uzteko.

Amaitzeko, kazetarien galderei erantzunez, Errazkinek berretsi egin du Frantziako Gobernuak ez duela euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzeko urratsik eman. Mont de Marsaneko espetxean, Euskal Herritik gertuen dagoen kartzelan, bi euskal preso baino ez daudela zehaztu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena