16:02

Politika

Elkarrizketa

EH Bilduk Kontsulta Lege bat aurkeztuko du datozen hilabeteetan

Agentziak | Erredakzioa

2016an Euskadiko herritarrei “etorkizun politikoaz” galdetzeko EH Bilduk Kontsulta Legea aurkeztuko duela iragarri du Hasier Arraiz Sortuko presidenteak.

01:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadin “prozesu konstituziogile” bat abiatzeko Eusko Legebiltzarrean Kontsulta Lege bat aurkeztuko du EH Bilduk datozen hilabeteetan, Hasier Arraiz Sortuko presidenteak azaldu duenez. Horrela, herritarrei 2016an galdetzea espero du koalizioak, legealdia amaitu baino lehen.

Une honetan estrategia independentista “birkokatu” behar dela adierazi du Arraizek Radio Euskadin. “Denborak, epeak eta abiadurak birkokatu behar ditugu, batez ere Katalunian gertatzen ari dena kontuan hartuz”, esan du.

Arraizek ziurtatu duenez, aldaketa politikoa eta “haustura” demokratikoa nahi baldin badute, “segur aski Espainiako Estatutik at” egin beharko dute. “Horrek independentzia esan nahi du”, erantsi du. Horretarako, euskal prozesu konstituziogile bat beharrezkoa da, eta EH Bilduk prozesua bultzatu nahi du, azaldu duenez.

Erkoreka: “Ez da logikoa, ezta koherentea ere”

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ahotan, EH Bilduren proposamena “ez da logikoa, ezta koherentea ere”. Ezker abertzaleak 2008an antzeko proposamen bati babes “eskasa” eman ziola gogorarazi du Erkorekak. Era berean, gai hori jorratzeko Autogobernuaren Txosten-batzordea martxan dagoela adierazi du bozeramaileak.

“Kontsulta Lege bat babesteko aukera izan zuen ezker abertzaleak iraganean” eta babes eskasa eman zion, Jaurlaritzako bozeramaileak kritikatu duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena