15:54

Politika

Kartzela politika

Enparantzari 'tortura zuria' egiten diotela salatu dute senideek

agentziak | erredakzioa

Hala, manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako presoaren isolamendu egoera amai dadila exijitzeko, eta salaketa kolektiboa aurkezteko sinadurak biltzeko.

00:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Enparantzaren senide eta lagunek iragarri dute salaketa kolektiboak aurkeztuko dituztela Donostiako epaitegian, abokatua atxilotu zutenetik, duela 20 hilabetetik, ezarri zioten "erabateko isolamendua" amai dadila exijitzeko.

Maider Alustiza emazteak eta Xabier Iriondo lagunak, Antiguako beste 30 bat lagun eta seniderekin batera, prentsaurrekoa eman dute gaur goizean abokatua sufritzen ari den egoeraren kontrako ekimenak iragartzeko.

Manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako Donostiako Antigua auzoan, "Stop inkomunikazioa. Presoak Etxera" lelopean, eta ondoren sinadurak bilduko dituzte epaitegian salaketa kolektiboa aurkezteko.

Era berean, udal-taldeekin bilerak egin nahi dituzte, gaiaren inguruan mozioa onar dadin.

Alustizak azaldu duenez, senarrak urtebete eta 8 hilabete daramatza epaiketaren zain, eta egun Segoviako presondegian dago, beste batzuetatik igaro ostean.

"Erabateko inkomunikazio egoeran" omen dago, 20 orduz ziega barruan, bina orduko bi irteerekin, patio txiki batera, eta astero 40 minutuko bisita bat jaso dezake.

"Honi Europan 'tortura zuria' deitzen zaio", salatu du Enparantzaren emazteak.

zaren emazteak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena