12:14

Politika

Errefuxiatuen krisia

Errefuxiatuak hartzeko itun nazionala proposatu dio Sanchezek Rajoyri

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pedro Sanchezek nabarmendu du sozialistek agintzen dute udalak eta autonomia erkidegoak prest daudela 'bitartekoak' jartzeko, baina gidaritza Espainiako gobernuari dagokiola gaineratu du.

  • Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia haren alderdiaren batzorde federalean. Argazkia: EFE

    Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia haren alderdiaren batzorde federalean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errefuxiatuen krisiari aurre egingo dion nazio mailako ituna proposatu die Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Espainiako gobernuari, alderdi politikoei, enpresa munduko zein gizarteko eragileei.

Akordiorako proposamena onartu dute gaur PSOEren batzorde federalean. Gaur sozialistek adostutakoaren arabera, babes eta harrera plan horrek Espainiara datozen errefuxiatu guztien harrera, osasun, hezkuntza eta konpainia beharrak ase beharko ditu.

Sanchezen esanetan, udalek eta gobernu autonomikoek babesa eta asiloa eskaini behar dizkie Espainiari hartzea dagozkion errefuxiatuei, Europako erantzun bateratuaren baitan.

Ildo horretan, sozialistek agintzen duten udalak eta autonomia erkidegoak "bitartekoak" jartzeko prest daudela azaldu du, baina gidaritza Espainiako gobernuari dagokiola azpimarratu du.

"Ordezkatzen duen gizartea bezain solidarioa izateko eskatzen diogu Gobernuari", adierazi du Sanchezek. Haren hitzetan, Espainia herrialde solidarioa da, besteak beste, "duela ez hainbeste urte" erbestera joan behar izan zuten espainiarren ondorioz.

Bestalde, errefuxiatuen krisialdia Europaren proiektuaren moraltasuna auzian jartzen ari dela esan du eta horri aurre egiteko erantzun bateratua premiazkoa dela gaineratu du.

a gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena