16:26

Politika

Alkateen bilera

PP: 'Lehendakariaren ekitaldia ETAko biktimei emandako zaplaztekoa da'

Agentziak | Erredakzioa

"EAJk eta Eusko Jaurlaritzak berandu onartu zuten denbora luzean terrorismoaren biktimak baztertuta izan zituztela", esan du Nerea Llanosek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusiaren ustean, gaur, ostirala, indarkeria mota guztietako biktimak aitortzea bultzatzeko egindako ekitaldia, "ETAko biktimei zaplaztekoa ematea da".

EFEri egindako adierazpenetan izan du Llanosek mintzagai Iñigo Urkullu lehendakariak egindako hitzaldia, hildako biktimak izan diren herrien alkateen aurrean. Agerraldian, "biktima guztien aitortza integratzailea" defendatu du, mina "eragin duen indarkeria mota gorabehera".

Llanosen arabera, Urkulluk -gaur esandakoarekin- "atzerako pausoa egin du eta Euskadiko elkarbizitzarako garrantzitsua den gai batekin nahastu da, esaterako, terrorismoaren biktimen aitortza".

Llanosen iritzian, Eusko Jaurlaritzak ETAko biktimak beste indarkeria motatako biktimekin "nahastu" izana "terrorismoaren biktimei zaplaztekoa ematea da".

"Gauzak dagozkien izenekin aipatzea" ohartarazi dio PPk lehendakariari. Gainera, "jarrera aldatzea eta erantzukizuna bere gain hartzea", terrorismoaren biktimei dagokienez, ere eskatu dio.

"EAJk eta Eusko Jaurlaritzak berandu onartu zuten denbora luzean terrorismoaren biktimak baztertuta izan zituztela" eta, heldu denean, "txarto egin du, saihestu egin duelako ETAko terrorismoa modu zuzenean aipatzea", esan du Nerea Llanosek.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena