15:36

Politika

Presoak

Frantziak adierazi du ez dagoela aldaketarik espetxe-politikan

Agentziak | Erredakzioa

Sortuk, bestalde, baieztatu egin du bilera egin zutela Frantziako Justizia Ministerioarekin.

  • Kartzela

    Kartzela

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sortuk iragarritako bileraren inguruan galdetuta, Frantziako Gobernuak adierazi du ez duela aldaketarik egingo presoekiko espetxe politikan, Frantziako iturri diplomatikoak aipatuta Europa Press agentziak zabaldu duenez.

Gaur bertan, Sortuk baieztatu egin du Frantziako Justizia Ministerioarekin bildu zela, joan den uztailaren 8an. Hain zuzen ere, Alain Christnacht Christiane Taubiraren kabinete buruarekin elkartu zen Sortu, ekainean Parisen egindako 'Bakearen aldeko Konferentzia Humanitarioaren' ondoren. Bilkuran zehar, Frantziar estatuan espetxeratuak diren euskal presoen ''geroa'' izan zen hizpide, Sortuk ohar horretan adierazi duenez.

Aipatutako frantziar iturri diplomatikoen arabera, Espainiak eta Frantziak elkarren artean ''konfiantza eta sintoniari'' eusten diote, eta, hala, ez dago inolako ''inflexiorik'' ez espetxe-politikan, ezta ''terrorismoaren aurkako politikan'' ere, helburua ETAren behin betikoa bukaera baita, iturriona arabera.

Azpimarratu egin dute atzo Rafael Catalá Espainiako Justizia Ministroa Frantziako ministroaren bildu zela, baina presoen gaia ez zela mahai gainean egon. ''Ez da inflexiorik egongo'', azaldu dute iturri horiek.

Etxerat

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak, bestalde, keinu positibotzat jo ditu Frantziako justizia ministroaren adierazpenak, baina, oraingoz, ''hitzak baino ez izaten jarraitzen dute''. Halaber, orain arte Euskal Herritik gertuen kokatzen den Frantziar estatuko kartzelara hurbilketa sistematikorik edo puntualik egon izana gezurtatu du Etxeratek.

Horrez gain, Taubirak berriki egindako euskal presoen balizko hurbilketa baten inguruko adierazpenak ''keinu positibotzat'' hartu ditu Etxeratek, Frantziako ministro batek lehen aldiz egindakoak izanda kontuan hartuta.

Espainiako Gobernua

Bestalde, Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak ukatu egin du Frantziak ETAko presoak “modu kolektiboan” lekualdatuko dituenik, horrelako erabakiak bi herrialdeen artean hartzen dituztelako.

“Frantziako Gobernuak ez du inolako urratsik eman norabide horretan”, erantsi du.

“Frantziako espetxe-politikan ez da inolako aldaketarik izango. Gauza bat da presoen aldeko elkarteek eska dezaketena eta beste bat Frantziaren espetxe-politika, Espainiarekin koordinatuta baitago”, azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena