Politika
Batzar nagusia
agentziak | erredakzioa
Yolanda Barcinak abuztuan utzi zuen kargua, agintaldia amaitu baino bi urte lehenago.
Yolanda Barcina, UPNko presidente kargua uzten zuela iragarri zuen agerraldian. EFE
UPNren zuzendaritzak erabaki duenez, irailaren 27an egingo dute afiliatuen batzar nagusia, Yolanda Barcinaren ordezkoa aukeratzeko.
Barcinak abuztuan utzi zuen UPNren presidente kargua, agintaldia amaitzeko bi urte gelditzen zitzaizkionean.
UPNren zuzendaritzak Iruñean egin du bilera, Barcina gabe. Presidente berria aukeratzeko prozedura “alderdiaren estatutuak dioen bezala” egingo dutela jakinarazi dute ohar baten bidez.
Barcinaren dimisioa ezagutu ostean, Javier Esparza parlamentari eta kontseilari ohiak iragarri zuen UPNren presidente izateko hautagaitza aurkeztuko duela. Beraz, Amelia Salanueva senatariarekin lehiatuko da. Salanuevak aurretik jakinarazi zuen Barcinaren kargua hartzeko asmoa zuela.
Maiatzaren 24ko foru eta udal hauteskundeen ostean Nafarroako Gobernua galduta (Gero Baik, EH Bilduk, Podemosek eta I-Ek eskuratu dute boterea), ezohiko kongresu bat egiteko aukera aztertzen ari ziren, UPN berregituratzeko asmoz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa