18:50

Politika

Agerraldia Parlamentuan

Mas, CDCren egoitzen miaketei buruz: 'Ez dut kasualitateetan sinesten'

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, Masek azpimarratu duenez, "Espainiako Gobernuak elkarrizketarako eta negoziaziorako aterik irekita utzi izan balu, ez litzateke beharrezkoa izango irailaren 27an hauteskundeak deitzea”.

1:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Dagoeneko nik ez dut kasualitateetan sinesten". Hala azpimarratu du Artur Masek Guardia Zibilak CDCren eta bere fundazioaren egoitzak miatu dituela eta, Kataluniako Parlamentuan egin duen agerraldian.

Polizia-operazioa Fiskaltzak eta Guardia Zibilak aginduta egin zela gogoratu du, “Espainiako Gobernuaren egituraren baitako botereak, hain zuzen ere”.  “Barne Ministerioaren jarduna azkenaldia ez da batere eredugarria”, erantsi du.

CDC alderdiaren eta CatDem fundazioaren egoitzen miaketak egiteko unea ere aipatzekoa dela adierazi du. “Kutsu politiko eta sinboliko handian duten hauteskundeak deitu eta legegintzaldia agortuta dagoenean iritsi da operazioa”, salatu du.

Gainera,  Junts pel Si hautagaitza independentistak aurre-kanpainako lehen ekitaldi nagusia egin behar zuen egunean gauzatu ziren miaketak: “Kasualitate gehiegi, kasualitatea izateko”.

Bestalde, Masek jakinarazi du kazetari batzuk CDCko buruzagiekin harremanetan jarri zirela, biharamunean Guardia Zibilak haien egoitza miatuko zutela ohartarazteko.

Nolanahi ere, Teyco enpresak CatDem fundazioari emandako diru-laguntzak “gardenak eta legezkoak” direla esan du, eta ukatu egin du kontratazio publikoak egiteko % 3ko komisioak ordaindu izana.

Hauteskundeak deitzeko arrazoia

Irailaren 27an hauteskundeak zergatik dituen galdetuta, Masek adierazi du Estatuak “granito-harresi bat” eraiki duela eta “elkarrizketarako atea guztiak itxi” egin zituela, eta, beraz, hauteskundeak deitzea beste aukerarik ez zela izan, katalanek independentzia nahi duten ala ez jakiteko.

Masek esan du Kataluniako Generalitateak Espainiako Gobernuarekin “leialtasunez elkarlanean” aritu izan dela azken 35 ureotan, Kataluniak Estatuan leku hobea izateko.

“Kataluniako alderdi ezberdinek bide ezberdinak erabili ditugu, baina kasu guztietan granito-harresi batekin egin dugu talka, Estatu espainoleko erakundeen onarpen ezarekin egin dugu talka”, kritikatu du.

Azken urteotan “saiakera guztiak” egin dituztela esan du eta adibide moduan Pasqual Maragall presidente sozialista ohiak bultzatutako Estatutu berria eta Artur Masek berak Mariano Rajoyrekin itun fiskala adosteko proposamena jarri ditu. Kataluniako Estatutua baliorik gabe utzi zuten eta gerora Rajoyk uko egin zion itun fiskala negoziatzeari.

“Espainiako Gobernuak elkarrizketarako eta negoziaziorako aterik irekita utzi izan balu, ez litzateke beharrezkoa izango irailaren 27an hauteskundeak deitzea”, azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena