Politika
Katalunia
agentziak | erredakzioa
Urgentziazko lege proposamena sartu du Kongresuan, Auzitegi Konstituzionalak zigorrak jartzeko gaitasuna izan dezan bere ebazpenak urratzen dituztenen kontra.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
PPk urgentziazko lege proposamena sartu du Kongresuan, Auzitegi Konstituzionalak zigorrak jartzeko gaitasuna izan dezan bere ebazpenak urratzen dituztenen kontra. Hala, PPko buruzagiek esan dute "inork" ezingo duela "Kataluniaren independentzia onartu".
Rafael Hernando PPren bozeramaileak eta Xavier Garcia Albiol PPren Kataluniako presidentegaiak aurkeztu dute legea, proposamena Kongresuan erregistratu ostean.
Ekimena urgente gisa sartu dute, legegintzaldi honetan bertan onartu ahal izateko. Arau berri horrekin, Auzitegi Konstituzionalak bere ebazpenak urratzen dituen pertsonak zigortu ahal izango lituzke, eta kargugabetzeko eskumena ere emango lioke.
Garcia Albiolek esan duenez, lege horri esker "inork ezingo ditu Konstituzionalaren ebazpenak urratu eta oso mezu argia da" independentistentzat.
Lege proposamenak Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoa aldatuko luke eta, Garcia Albiolen arabera, "joko arauak errespetatzen ez dituztenen" eta Espainiako Estatua "hautsi" nahi dutenen kontra doa.
Hernandoren esanetan, ekimena urgentziaz sartuta, irailaren 14ko astean bozkatu nahi dute Kongresua legea aintzat hartu ala ez, eta testua irailaren 29an bozkatuko litzateke, Katalunian hauteskundeak izan eta bi egunera.
Horren ostean, legea Senatura eramango lukete, zuzenketak sartu ahal izateko, eta gero Kongresura itzuli eta behin betiko onartuko litzateke, legegintzaldia amaitu aurretik, Rafael Hernandok azaldu duenez.
azaldu duenez.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa