Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kataluniako alderdi politiko nagusiek azalpenak eskatu dizkiote Artur Masi, atzo Guardia Zibilak Convergenciaren egoitza bat miatu ostean.
Oriol Junqueras. Artxiboko irudia: EiTB
Albisteak (1)
Kataluniako alderdi politiko nagusiek azalpenak eskatu dizkiote Artur Mas Generalitateko presidenteari, atzo Guardia Zibilak Convergencia Democratica de Catalunya (CDC) alderdiaren Bartzelonako egoitza nagusia eta Catdem fundazioaren egoitza miatu ostean. Antza denez, dokumentazio bila sartu ziren aipaturiko bi egoitzetara, legez kanpoko komisioak kobratu zituzten argitzeko.
Oriol Junqueras ERCko buruak Convergenciari eskatu dio "ekintzekin" erakuts dezala ustelkeriaren kontra duen konpromisoa eta Justiziak eskatzen dion informazioa helarazi dezala.
RAC-1 irrati kateari eskainitako elkarrizketan, ERCko buru eta Junts pel Si hautagaitzako bosgarrena denak atzoko polizia operazioa hizpide izan du. ERC alderdiak ustelkeriaren kontra duen konpromisoa berretsi du eta "gardenak" izateko eta konpromisoa "ekintzekin" erakusteko eskatu die zerrenda bateratu independentista osatzen duten gainerako indarrei.
Convergencia legez kanpo finantzatu dela frogatuko balitz, Artur Masek erantzukizun politikoak bere gain hartu beharko lituzkeela adierazi du Miquel Iceta PSCko buruzagiak. "Ezer arrarorik ez dagoela diote CDCn eta horretarako eskubide osoa dute. Hala ere, legez kanpoko finantzazioa izan dela frogatuta gelditzen bada eta epai bat baldin badago, Mas presidenteak erantzukizun politikoak bere gain hartu beharko lituzke", adierazi du.
Bestalde, Xavier Garcia Albiol PPren Generalitaterako presidentegaiaren hitzetan, Artur Mas presidenteak Raul Romeba Junts pel Si hautagaitzako zerrendaburua "erabiltzen" ari da haren "gonapean CDCren ustelkeria estaltzeko". Junquerasek, Masek eta Romevak atzoko miaketei buruzko azalpenak eman behar dituztela uste du hautagai 'popularrak' eta Kataluniaren etsairik nagusiena Artur Mas dela gaineratu du.
Azkenik, Ines Arrimadas C´s alderdiko zerrenda buruak adierazi du Kataluniako parlamentuan miaketen inguruko azalpenak emateko eskatuko diola Artur Masi.
ola Artur Masi.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa