15:31

Politika

Aste Nagusia

Gaixo dauden presoak etxeratzea eskatzeko manifestazioa, Bilbon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Presoen senide eta lagunek azpimarratu dute ez dagoela inolako arrazoirik Espainiako zein Frantziako gobernuek auziari lehenbailehen auziari ez heltzeko.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Larriki gaixo dauden 11 euskal presoak etxeratzea eskatzeko manifestazioa egin dute Bilboko Aste Nagusiaren baitan, presoen senide eta lagunek deituta.

Manifestazioa 12:30ean abiatu da Bilboko plaza eliptikotik, presoen senide eta lagunak buruan zirela, "Gaixo dauden presoak etxean behar ditugu!" lelopean.

Bilboko kaleak zeharkatu ondoren, udaletxearen atarian amaitu da manifestazioa. Amaieran, presoen bi senidek agiri bat irakurri dute eta Espainiako zein Frantziako gobernuek "sistematikoki" presoen giza eskubideak urratzen dituztela salatu dute; izan ere, horien esanetan, larriki gaixo daudenak preso mantentzea "legez kanpokoa" da. Are gehiago, horiei askatasuna debekatzea horien "bizitzekin jolastea" dela gaineratu dute.

Halaber, gaixo dauden presoek sakabanaketa politika "modurik ankerrenean" pairatzen dutela azpimarratu dute. Horien esanetan, senideengandik eta gizartearengandik urruntzen dituzte eta konfiantzazko medikuarekin harreman normalizatua izatea eragozten zaie. Ildo horretan, presoen eta horien senideen "sufrimendua" saihestu beharreko zerbait dela nabarmendu dute eta auziari lehenbailehen heltzeko eskatu diete Frantziako zein Espainiako gobernuei.

Ezker abertzaleko hainbat kidek bat egin dute Bilboko manifestazioarekin eta, besteak beste, bertan izan da Hasier Arraiz Sortuko presidentea.

Arraizen esanetan, gaixo dauden presoak askatzea "giza eskubide kontu bat da" eta "mendekuan oinarritutako" kartzela politikarekin amaitzeko beharra azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena