14:20

Politika

Balizko irekiera

PPk Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeari beldur dio EAJk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Arabako ahaldun nagusiak esan duenez, litekeena da PPren Gobernuak legegintzaldiaren azken hilabeteak aprobetxatzea Garoña berriro ireki ahal izateko "behin betiko mugimenduren bat eginda".

  • Garoñako zentral nuklearra Gasteiztik 50 kilometrora dago. Argazkia: EiTB

    Garoñako zentral nuklearra Gasteiztik 50 kilometrora dago. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ekologistek eta Santa Maria de Garoñako zentral nuklearratik gertu bizi diren herritarrek partekatzen duten beldurra ere duela azaldu du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak. Izan ere, jeltzaleak adierazi duenez, litekeena da PPren Gobernuak legegintzaldiaren azken hilabeteak aprobetxatzea Garoña berriro ireki ahal izateko "behin betiko mugimenduren bat eginda".

"Orain arte PPk emandako urrats guztiak norabide horretan doazela ematen du, eta PPk badaki erabaki hori hauteskundeak baino lehen hartzen ez badu, litekeena da Kongresuaren gainerako indar politikoek Garoñaren behin betiko itxieraren alde egitea", esan du Ramirok, "hori dela eta, azken hilabete hauetan beldur gara".

Gonzalezek aitortu duenez, Euskadiko eta Arabako erakundeek ez dute "presioa egiteko legezko tresnarik", baina "alor politikotik Garoña berriro irekitzearen aurkako jarrera garbia erakutsiko dugu; gainera, zentral nuklearra lehenbailehen desegin behar dutela gaineratu nahi dugu".

Garoñaren auzian, Gobernu zentrala "oso bidegabea izan da Arabarekin, ez bakarrik itxiera eskaerei muzin egin dielako, baizik eta Garoñaren balizko itxiera dela eta, neurri ekonomikoak aurreikusi dituenean, Burgosen bakarrik pentsatu duelako".

Fracking

Araban fracking teknika bidez gas-poltsak lehertzeko aukeraren gainean Gonzalezek defendatu duenez, gasa ateratzeko teknika horrek "ez dauka zentzurik Araban, ingurugiroarekiko oso erasotzailea baita". "Teknika horren aurka nago, eta Araban hori garatu ez dezan egin beharreko guztia egingo dut", aurreratu du.

Dena dela, Eusko Legebiltzarrean bideratutako Herri-Ekimen Legegileari egin dio aipamena, eta "alde tekniko juridikotik ikusita, Estatuaren helegitea saihesteko modurik onena" dela uste du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Araba

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena