18:00

Politika

Elkarrizketa

Ezenarro: 'Ez dago biktimen omenaldietara ez joateko aitzakiarik'

Agencias | Redacción

Memoriaren Institutuko zuzendariaren ustez, "gertatutakoaz ikastea behar-beharrezkoa da, inoiz berriz errepika ez dadin".

  • Aintzane Ezenarro

    Aintzane Ezenarro

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aintzane Ezenarro Memoriaren Institutuko zuzendariak esan du ez dagoela biolentziaren biktimen omenaldietara ez joateko argudiorik, baina "gizarteak epaituko ditu" joaten ez direnak, gaineratu du.

Sortu ezker abertzalearen alderdi politikoa Joxe Mari Kortaren omenaldian (duela 15 urte hil zuen ETAk) egon ez izanaz galdetuta, "gertatutakoa gogoratu behar dugu", biktimek merezi duten "duintasunagatik" eta gogoratuak izateko duten eskubideagatik, esan du Ezenarrok. "Gertatutakoaz ikastea behar-beharrezkoa da", Ezenarroren ustez, "inoiz berriz errepika ez dadin".

"Gizarte gisa, baita instituzioetatik ere, memoria eta oroitzapen ekitaldiak bultzatu behar ditugu, eta horrela egingo dugu", gaineratu du.

Ezenarrok azaldu duenez, horrelako ekitaldietan "bakoitzak norbere burua agerian uzten du" eta, gainera, joaten ez diren pertsonek edota alderdiek "ez dute zergatia azaltzen". Horren ustez, baina, "gizarteak jakingo du hori epaitzen". "Denok parte hartu behar dugula uste dut, ez dagoela oroimenerako ekitaldi horietan ez parte hartzeko aitzakiarik eta, beraz, bakoitzak norbere burua agerian uzten du", gaineratu du.

Memoriaren mapa izeneko proiektua amaitzeko lanean aritu direla ere esan du. "Herriz herri, bizitzaren urraketen erretratua egitean datza", Ezenarroren hitzetan. 1970etik 2010era ETAren, GALen eta Batallón Vasco Españolen eskubide urraketak jaso dituzte bertan. Ezenarroren hitzetan, azaroaren 10ean Memoriaren Institutuaren egoitza irekiko dute Bilbon, eta horretarako "aurreko pauso guztiak" egiten ari dira; egoitza egokitu, beharrezko pausoak eman eta langileak kontratatzeko, besteak beste. Ezenarroren ustez, "dena prest" izango da ordurako, eta orduan aurkeztuko dituzte lehen egitasmoak.

Horren esanetan, Memoriaren Institutua eta Terrorismoaren Biktimen Memoria ez dira "kontrajarrita dauden bi proiektu", eta "elkarlanean arituko" direla jakinarazi eta kolaborazio "emankorra" izatea espero duela erantsi du. Memoriaren Institutua sortzearen aurkako botoa eman zuen arren, PP ere bertan egongo dela esan diote Ezenarrori, eta organo horretan alderdi horren ordezkari gisa parte hartuko duen pertsona nor izango den jakinarazi diote.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena