Politika
Konstituzioaren erreforma
Agentziak | Erredakzioa
Erreforma bati uko egiten ez diola azaldu du Gobernuko presidenteak, baina “alderdien gehiengo zabal baten adostasunarekin”. Rajoy erregearekin bildu da Marivent jauregian.
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Felipe VI. erregea Marivent jauregian. Argazkia: EFE
Konstituzioa aldatzeko gertu dagoela baieztatu du gaur Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak, baina ez orain, datorren legealdian baizik. Felipe VI. erregearekin udako lehen bilera egin du Exekutiboko buruzagiak.
Marivent jauregian erregearekin bildu ondoren, prentsaurrekoa eman du Rajoyk. Marivent erregearen familiaren egoitza da Mallorcan. Erreforma bati uko egiten ez diola azaldu du Rajoyk, baina ?alderdien gehiengo zabal baten adostasunarekin?.
Legealdi honetan lehentasuna ez zela argi utzi du Exekutiboko buruzagiak. Gainera, agintaldia amaitzeko hilabete batzuk baino ez direla falta gogorarazi du Rajoyk. Lehentasuna krisi ekonomikotik ateratzea zela erantsi du.
Hala ere, nahiz eta gertakariak aurreratzea atsegin ez, gauza batzuetaz hitz egitea posible dela argi utzi du, besteak beste, Konstituzioaren VIII Titulua edo erkidegoen eta Estatuaren eskumenak mugatzea.
Zentzu horretan, Estatu Kontseiluaren txostena aipatu du Rajoyk. Francisco Rubio Llorentek zuzendutako organoak txostena aho batez onartu zuen. Txosten ?bikaina? dela nabarmendu du Gobernuko presidenteak. Rajoyren hitzetan, txostenaren inguruan eztabaidatzea posible da. Baina, ?datorren agintaldian, ez honetan?, esan du berriro.
Parametro independentistarik gabe
Konstituzioaren erreforma, ?jakina?, Kataluniako independentisten ?parametroekin egingo ez? dutela azaldu du Exekutiboko buruzagiak, ?Espainiako subiranotasuna eta batasuna garbitu? nahi dituztelako.
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Marivent jauregian. Argazkia: EFE
Rafael Catala Justizia ministroak ostegunean egindako adierazpenek polemika sortu dute; izan ere, Gobernua kasu konkretuetan Konstituzioa erreformatzeko prest dagoela adierazi zuen. Polemikari erantzun dio Rajoyk.
?Boto bakar bat gehiagorekin, ezinezkoa da inorako prozesu bat hastea?
I27ko hauteskundeak baino lehen ?gertakariak aurreratu? behar ez direla azaldu du Rajoyk, baina ?boto bakar bat gehiagorekin, ezinezkoa da inorako prozesu bat hastea?, hori ?espainiar guztien esku dagoen erabaki bat delako?.
?Estatutu bat aldatzeko Parlamentuaren bi herenak beharrezkoak dira; boto bakar batekin inora prozesu bat hastea posible dela inork esatea marka da gero?, gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa