08:37

Politika

7. Jaialdia

Urkulluk azpimarratu du aurrera egin dutela harremanetan Boiserekin

eitb.eus | erredakzioa

Lehendakariaren esanetan, bidaiak arlo instituzional, ekonomiko eta kulturalean lankidetzarako bidea zabaltzeko balio izan du; "gobernadore, alkate eta enpresa-buruekin harremanak sendotu dira".

1:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Boisen emango duen azken egunean, Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak Idahora egindako bidaiaren balorazioa egin du. Jaialdiaren zazpigarren edizio honek arlo instituzional, ekonomiko eta kulturalean lankidetzarako bidea zabaltzeko balio izan du, lehendakariak esan duenez. Gobernadore, alkate eta enpresa-buruekin harremanak sendotu dira.

Hedabideei igorritako ohar baten bidez jakinarazi duenez, arlo ekonomikoari dagokionez, lehendakariak esan du lantalde bat sortuko dela gai amankomunak jorratzeko, besteak beste, nekazal sektorea, energia berriztagarriak eta teknologia berriak. "Boise berrikuntza teknologikoaren bidean dagoen hiria da", adierazi du Urkulluk. Badaude gainera, lehendakariaren esanetan, Euskadirekin "harreman estrategikoa" izan ditzaketen enpresak ere.

"Kultura eta hezkuntza sailari dagokionez -dio oharrean- lehendakariak Boise State Universityrekin berretsitako akordioaz mintzatu da, euskal ikasketak Idahon bermatuko dituena, alegia".

Honez gain, euskal jatorria duten 10.000 familien datuak jasotzen dituen hiztegi biografikoa ere aipatu du. Bestalde, hasiera baten Idahora etorri ziren artzainen inguruko memoria proiektua ere abian jarriko dela aipatu du, "Artzainak Gogoan" izena duela. Azken honek Idahon hil ziren artzainen berri eman nahi die beren Euskadiko senideei.

Honez gain, lehendakaria diasporako eragileekin harremana estutzeko ideiaren alde agetu da, North American Basque Organizations – NABO-n ordezkaritza dutenekin, alegia. Zentzu honetan, lehendakariak balioan jarri nahi izan du euskal komunitateak Jaialdia antolatzeko egindako lan boluntarioa. Jai honek interesa pizten du bertoko eta Euskadiko herritarren artean. Horietako asko Boisera doaz familiartekoekin topo egiteko edo folklore eta identitatearekin lotutako jaiaz gozatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena