19:38

Politika

Erantzuna

Onartutako aurrekontuak 'iruzurra' direla uste du EAJk

Agentziak | Erredakzioa

Rajoyren analisia “errealitatetik urrun” dagoela uste du Amaiurrek. Gobernuko presidentearen azken orduko “enkantea” arbuiatu du PSOEk. “Demokraziarenganako errespetu falta”, salatu du Podemosek.

  • Pedro Azpiazu EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramaile ekonomikoa. Artxiboko irudia: EiTB

    Pedro Azpiazu EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramaile ekonomikoa. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gobernuak gaur onartu dituen 2016ko aurrekontu orokorrak ikuspuntu politiko batetik “erabateko iruzurra” direla salatu du Pedro Azpiazu EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramaile ekonomikoak.

Azpiazuren ahotan, “beste gobernu batek, beste gehiengo batekin, eta beste ganbera batek kudeatzeko aurrekontuak onartzea ez da sekula ikusi”. Erabaki “onartezina” dela erantsi du EAJko bozeramaileak. Bere kudeaketa “saltzeko”, hauteskunde orokorretara begira, PPk egin nahi duen “publierreportajean” kokatu du Azpiazuk.

Rajoyren analisia “errealitatetik urrun” dagoela uste du Amaiurrek

Rajoyk Espainiaren egoera “hauteskundeei begira” aztertu duela deitoratu du Amaiurrek. Gobernuko presidentearen datuak eta usteak “errealitatetik urrun” daudela kritikatu du koalizio abertzaleak.

Rajoyk azaldutako zifra interesatuak eta “errealitatea, hau da, langabezia, etxegabetzeak, osasunaren eta hezkuntzaren pribatizazioa” kontrajarri ditu Iker Urbina Amaiurreko diputatuak Iruñean.

Rajoyren “litxarreriak” errefusatu ditu PSOEk

Gobernuko presidentearen “litxarreriak” eta azken orduko “enkantea” arbuiatu ditu gaur Patxi Lopez PSOEren Ekintza Politikoko idazkariak. “Erokeriarik gabeko zentzuzko” Gobernu aldaketa bat eskatu du Lopezek.

Hiru urte eta erdiko Gobernuan Espainiaren hiru krisiei aurre egiteko gai ez izatea aurpegiratu dio Lopezek Rajoyri: ekonomikoa, instituzionala eta barne krisi politikoa. Pedro Sanchezekin batera hauteskunde-programa egiteko bileran parte hartu du Lopezek.

“Ameskeria hutseko” aurrekontuak egitea leoporatu dio IUk Rajoyri

“Ameskeria hutseko” aurrekontu “ideologikoak” aurkeztea egotzi dio Alberto Garzon IUko presidentegaia Exekutiboko buruzagiari.

Eredu ekonomiko “atzerakoia eta prekarioa justifikatu” nahi dutela salatu du Garzonek. IUko ordezkariaren hitzetan, “jendea pobreziara zigortu dute, egunetako eta orduetako kontratuak uztartuz”, labur esanda, “zabor kontratuak” eginez, gaineratu duenez.

Podemos: “Galtzaileak izango direla jakin badakite”

Angeles Ballester Podemoseko Koordinazio Batzordearen idazkariak esan duenez, Rajoyk aurkeztutako Aurrekontu Orokorrak “Gobernu, presidente eta alderdi baten ihesaldia dira, baina inora ez doan ihesaldia, galtzaileak izango direla jakin badakitelako”.

Era berean, aurrekontuak aurreratzea “demokraziarenganako errespetu falta” bat iruditzen zaiela erantsi du Podemoseko idazkariak, “seguruenik Mariano Rajoyk eta PPk ez dituztelako aurrekontu horiek aplikatuko”.

ek aplikatuko”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena