18:18

Politika

Ertzaintzaren buruzagia

Aldekoaren izendapena 'onartezina' dela uste du Cabacasen familiak

Agentziak | Erredakzioa

“Erabateko sentsibilitate falta” erakusten ari direla salatu dute hildako gaztearen lagunek eta senitartekoek. Horregatik, erabakia “berriro pentsatzeko” eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

  • Artxiboko irudia: EiTB

    Imagen de archivo: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jorge Aldekoaren izendapena “guztiz ulertezina eta onartezina” dela adierazi dute Iñigo Cabacasen senitartekoek eta lagunek. Aldekoa Bilboko polizia-etxeko arduraduna zen Cabacas hil zutenean. Orain Ertzaintzaren buruzagi izendatu dute.

Iñigo Cabacas Athleticeko jarraitzailea 2012ko apirilaren 9an hil zen gomazko pilota batek eragindako zaurien ondorioz. Gomazko pilota Ertzaintzak jaurti zuen istiluetan.

Aldekoa berriz izendatzearekin “erabateko sentsibilitate falta” erakusten ari direla deitoratu dute hildako gaztearen lagunek eta senitartekoek agiri batean. Eusko Jaurlaritzak “biktima nor den eta kaltea nola egin duten kontuan hartuta desberdin” ekiten duela salatu dute.

Horrela,  bere erabakia “berriz aztertzeko” eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. Azkenean, postuan errepikatzen baldin badu, “gertakariak argitzeko benetan inplikatzeko” eskatu dio familiak Aldekoari, “horretarako beharrezkoak diren tresna guztiak erabiliz”.

Senitartekoen hitzetan, gaztearen heriotzaren ondoren hartutako “erabakietan eta ikerketan” parte-hartze “zuzena” izan zuen Aldekoak.

zuen Aldekoak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena