16:35

Politika

Ertzaintzako zuzendari berria

EH Bildu: 'Aldekoa izendatzea iraingarria da Cabacas familiarentzat'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

EH Bilduk “iraingarritzat’" jo du Segurtasun Sailak Jorge Aldekoa berriz Ertzaintzako buru izendatzea, eta Jaurlaritzari “hasierako akatsean tematzea” egotzi dio.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduk “iraingarritzat’" jo du Segurtasun Sailak Jorge Aldekoa berriz Ertzaintzako buru izendatzea, eta Jaurlaritzari “hasierako akatsean tematzea” egotzi dio.

Ohar batean, koalizioak gogoratu du Jaurlaritzak bihar izendatuko duela berriz Aldekoa Ertzaintzako buru. Hortaz, Iñigo Cabacas gaztearen familia “iraintzea” leporatu dio Estefania Beltran de Heredia sailburuari, “Cabacas auzian ardura argia izan zuen agente bat ezin delako Ertzaintzako burua izan”.

“Aldekoa izendatzea akats larria izan zen bere garaian, baina orain berriz ere izendatzea iraina da akatsa baino gehiago, batez ere Cabacas familiarentzat”, adierazi du EH Bilduk.

Aldekoak kargua utzi behar izan zuen 2014ko azaroan, Auzitegi Nagusiak aginduta, “baina epe labur batean berriro karguan egongo zela ohartarazi genuen. Tamalez, asmatu genuela esan behar dugu gaur, Segurtasun Sailak duela 8 hilabete susmoa baino ez zen maniobra orain errealitate egin duelako”, esan du koalizioak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena