19:05

Politika

Madril

Barkos:'Felipe VI.ak ere ikusten du; garai berriak, irtenbide berriak'

Agentziak | Erredakzioa

Nafarroako presidente berria Madrilen jaso du Espainiako erregeak; Barkosek Bardean aurreko astean gertatutakoaren gaineko bere kexa azaldu du bertan.

00:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Nire solaskidea ere erabat konbentzituta zegoen, nire iritziz; berak ere ikusten du garai berriek irtenbide eta kokapen berriak eskatzen dituztela", esan du gaur Uxue Barkos Nafarroako presidente berriak Felipe VI. Espainiako erregearekin Zarzuelan batzartuta egon ostean.

Barkos Nafarroako presidentetzan dagoen lehen abertzalea da, eta kezka jakin batzuen berri eman dio erregeari; besteak beste, berak zuzentzen duen gobernu berria jasotzen ari den kritika "artifizialak", edo aurreko astean Bardean jazotakoa. Hain zuzen, turista bata rin zauritu zen bertan, bala batek jota, maniobra militar batzuk egiten ari zirela.

Elkarrizketan, Barkosen esanetan, begikotasuna nagusitu da erabat; biek partekatu dute, "kokapen desberdinetatik", zehaztu duenez, "erantzun berriak aurkitu behar direla, garai berrietan baikaude". Hori dena, "kudeaketa politiko eta instituzionaletik".

Bardean jazotakoa, hizpide

Bardean jazotakoa ere izan dute hizpide. Barkosen iritziz, "zorigaiztoko gertakaria" izan da, "tristea", ezbehar bat izan zitekeen eta. Bala batek turista bati eragin zion; biktima tiro-poligonotik kanpo zegoen.

"Tiro-poligono bat izatea, su errealekoa, parke natural bateko erdialdean, zitalkeria da, nik uste", nabarmendu du presidenteak. Azaldu duenez, erregeari esan dio beharrezkoa dela jazotakoaren txostenen berri izatea, egoera berraztertzea eta segurtasuna "irmotasun osoz" eskatzea.

Barkosek eta Felipe VI.ak Viana Printze Sariaren gainean ere hitz egin dute. Foru Gobernuak ematen du urtero, eta Leyreko Jauregian ematen du, Espainiako erregearen presidentetzapean, baina ez du informazio handirik eman horri buruz. Nafarroako presidentearen arabera, ia urtebete geratzen da hurrengo saria emateko, eta, beraz, ez da garaia pentsatzeko ea erregea gonbidatuko duten ala ez. "Niri ez dagokit Felipe VI.ak eman dizkidan iritzien berri ematea", azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena