Politika
Elkarrizketa Radio Euskadin
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sabino Cuadrak neofrankista izatea eta beldurraren zein mehatxuen politika ezartzea leporatu dio Mariano Rajoyren gobernuari.
Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuak uste du Espainiako Alderdi Popularra Kataluniaren autonomia bertan behera uztera helduko litzatekeela. Sabino Cuadrak Mariano Rajoyren gobernua gaitzetsi, eta neofrankista izatea eta beldurraren zein mehatxuen politika ezartzea leporatu dio. Horrela mintzatu da Sabino Cuadra, atzo, Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak debate publikora ekarri baitzuen erkidego baten autonomia bertan behera uzteko aukera ematen duen Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzeko aukera badagoela.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Cuadrak adierazi du Segurtasun Nazionalaren legea dela Espainiako gobernuak Kataluniako prozesuari emandako erantzuna.
Ildo horretan, PPren gobernuak ezarritako «beldurraren eta mehatxuen politika» salatu du: «Duela 40 urte izan zen erregimenera gerturatzen gaitu Rajoyren gobernuak». Cuadrak ez du baztertzen Espainiako gobernuak Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea Katalunian; izan ere, «Espainiaren batasunak garrantzia handia dauka PPren gobernuarentzat eta baita PSOErentzat ere, zeina oso gutxi bereizten baita zentzu horretan PPtik».
«Aplikatzera ere hel litezke; hau azkenetan dagoen Gobernu neofrankista da», adierazi du Amaiurreko diputatuak. Halaber, esan du beste kontu bat dela egoera politikoak bultzatuta atzera egin behar izatea.
Bestalde, EAJk aipatzen duen berdinen arteko ituna baztertu du «berdinen arteko ituna izateko bi aldeek estatus juridiko instituzional antzerakoa izatea beharrezkoa baita», eta haren esanetan, une honetan ez da baldintza hori betetzen.
Cuadraren hitzetan, berdinen arteko itun horrek erabakitzeko eskubidea Euskal Herriaren ezaugarri dela jaso behar du «ezinbestekoa delako». «Erreformarik egin aurretik, erabakitzeko eskubidea aintzat hartu behar da; are gehiago, edozein proiektu demokratikotzat jo ahal izateko», gaineratu du.
Espainiako gobernuaren 2016ko aurrekontuei dagokionez, adierazi du Rajoyren gobernua izugarrizko hauteskunde-iruzurra egiten ari dela urte hasieratik.
rte hasieratik.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa