Politika
Diputatuen kongresua
agentziak | erredakzioa
ERCk eta Amaiurrek uste dute Kataluniako prozesua gelditzea duela helburu, eta CiUk eta EAJk diote autonomien Estatua zalantzan jartzen duela.
Kongresuko Konstituzio Batzordeak Segurtasun Nazionalaren lege proiektua onartu du PPren, PSOEren eta UPyDren babesarekin. Nazionalistak, berriz, kontra agertu dira, ERCk eta Amaiurrek uste baitute Kataluniako prozesua gelditzea duela helburu. CiUk eta EAJk, berriz, autonomien Estatua zalantzan jartzen duela uste dute.
Joan Tarda ERCren diputatuak azaldu duenez, Segurtasun Nazionalaren legea, orain Senatura eramango dutena, "Katalunian ireki den eta irailaren 27an burutuko den prozesu demokratikoa gelditzeko baliabide berri bat izango da Gobernuarentzat".
Tardaren arabera, Espainiako Gobernuak "errepresio makinak lubrifikatzeko olioa" jartzen jarraitzen du, eta lege berri honekin "Kataluniako prozesu demokratikoa hipoteka daiteke alarma, salbuespen edo setio egoerak ezarrita", eta "autonomiak bertan behera uztea" ere aurreikusten du.
Zentzu berean, Rafa Larreina Amaiurren diputatuak legearen izaera "zaharkitua" azpimarratu du, eta "XIX. mendekoa" dirudiela esan du. Gainera, "demokraziak Estatuaren segurtasuna sekula ez" duela kolokan jartzen, eta hori egiten duena "ustelkeria" dela gogorarazi du.
Joan Josep Nuet Ezker Anitzaren diputatuak ere bere taldearen errefusa agertu dio legeari, eta Gobernuari "izuaren diskurtsoa" ezartzea egotzi dio, baina "une honetan mehatxu handiena PP" dela, "gehiengo osoaz baliatzen denean bereziki".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa