Politika
Dirua atzerrian
agentziak | erredakzioa
CiUk ez ditu babestu inkulpazio edo presidente ohiari ardura politikoak eskatzeko proposamenak.
Pujol Gaitzesteko bozketa, Kataluniako Parlamentuan. Argazkia: Efe
Kataluniako Parlamentuak Jordi Pujol Generalitatearen presidente ohia gaitzetsi du gaur atzerrian dirua ezkutatzeagatik, eta ondorioztatu du irregulartasun zantzuak daudela bere familiaren negozioetan, eta alderdi politiko batzuen eta botere ekonomikoaren laguntza izan duela.
Presidente ohiaren ustezko iruzurra eta ustelkeria ikertu dituen batzordearen ondorioen txostena onartuta gaitzetsi dute Jordi Pujol.
Ez da, hala ere, Parlamentuak Pujol gaitzesten duen lehenengo aldia, 2014ko irailaren 18ko politika orokorreko eztabaidan ere gaitzetsi baitzuten, presidente ohiak berak "aitortutako delituengatik".
Ondorioen bozketan, Pujolen gaitzespena alderdi guztiek onartu dute, CiUk izan ezik, ez baititu babestu inkulpazio edo presidente ohiari ardura politikoak eskatzeko proposamenak.
Bestalde, Parlamentuko gainerako talde guztiek Jordi Pujolek eta bere familiak "atzerrian" izan dituzten "bankuko kontuen sekretua" altxatzeko eskatu dute.
Pujol auziaz gain, ondorioak beste alor batzuetara iritsi dira; izan ere, Parlamentuak gaitzetsi egin du Enpresa eta Okupazio Departamentuak ITVen auzian izandako jarrera (Oriol Pujol CDCren buruzagi ohia dago inputatuta).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa