12:24

Politika

Katalunia

Hiru funtzionario deklaratzera deitu dituzte, A9ko galdeketagatik

Agentziak | erredakzioa

Bien bitartean, ehunka lagunek, Masi babesa adierazte aldera, aurkeztutako autoinkulpazio idatziak artxibatzea erabaki du tribunal horrek berak.

  • Azaroaren 9ko kontsulta. Argazkia: Juancar Etxeberria.

    Azaroaren 9ko kontsulta. Argazkia: Juancar Etxeberria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko zibil arloko salak Francesc Güel Kataluniako Irakaskuntzako ikuskatzaile burua eta bigarren hezkuntzako bi ikastetxetako zuzendariak deitu ditu lekuko gisa deklaratzera, uztailaren 30erako, iazko azaroaren 9ko kontsultaren harira.

Probidentziaren arabera, Badalonako Pompeu Fabra institutuko eta L’Hospitaleteko Pedrafroca ikastetxeko zuzendariak dira deklaratzera deitu dituztenak, Fiskaltzaren eskariz, Artur Mas Generalitateko presidentearen, Irene Rigau Irakaskuntza kontseilariaren eta Joana Ortega presidenteorde ohiaren aurka zabaldutako auziaren baitan.

Uztailaren 13an beste hiru lagunek deklaratu zuten, bi ikuskatzailek eta Generalitateko irakaskuntza alorreko ordezkari batek. Horiek ere, lekuko gisa eman zituzten azalpenak.

Autoinkulpazioak, artxibatuta

Bien bitartean, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak ehunka lagunek, Masi babesa adierazte aldera, aurkeztutako autoinkulpazio idatziak artxibatzea erabaki du. Kontsultan parte hartze hutsa ez dela delitua ebatzi du epaileak.

Kataluniako Asanblada Nazionalak abian jarritako kanpaina izan zen autoinkulpazioak aurkeztearena, eta ehunka lagunek aurkeztu zituzten idatziak. Guztiak artxibatzea ebatzi du Auzitegiak.

du Auzitegiak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena