Politika
Gobernu berria Nafarroan
D.P. | eitb.eus
Gobernua osatzeko eta Nafarroan «aldaketa sakona» gauzatzeko emango dituzten hurrengo pausoak
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea. EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Uxue Barkos Nafarroako gobernuko presidente hautatuak lurraldean «aldaketa sakona» gauzatzeko erronka du, azken 36 urteetan agintean UPN, PSN eta UCD egon eta gero.
Nafarroako lehen presidente abertzaleak bihar egingo du karguaren zina, 11:30ean, Parlamentuan.
Hurrengo egunean, ostegunean, kontseilariek egingo dute zina. Hauek izango dira gobernuko kideak:
- Manu Ayerdi, presidenteorde ekonomikoa eta Industria, Berrikuntza eta Garapen; Lan-harreman, Merkataritza, Turismo eta Sustapen kontseilaria
- Miguel Laparra, presidenteorde soziala eta Gizarte Politika, Enplegu eta Etxebizitza kontseilaria
- Mikel Aranburu, Ekonomia eta Ogasun kontseilaria
- Maria Jose Beaumont, Presidentzia kontseilaria. Besteak beste, ardura hauek izango ditu: Funtzio Publikoa, Segurtasuna, Justizia, Larrialdi Agentzia eta Gobernu Ireki eta Gardena.
- Ana Ollo, gobernuaren bozeramailea, eta kontseilari kargua izango du Hizkuntza Politikan, Berdintasun, Bake eta Elkarbizitzan, eta Estrategia Bulegoan
- Isabel Elizalde, Nekazaritza Garapenerako kontseilaria, eta Udal Administrazioaren, Ingurugiroaren eta Lurralde Antolaketaren kudeaketa ere hartuko du bere gain
- Ana Herrera Kultura kontseilaria izango da, eta Parte-hartzea, Kirola eta Gazteria ere bere esku izango ditu
- Fernando Dominguez, Osasun kontseilaria
- Jose Luis Mendoza, Hezkuntza kontseilaria
Aldaketarako neurriak
Gobernua osatu eta gero, Barkos atzo iragarritako neurri zehatzak ezartzen hasi beharko da, aldaketa helburu. Hauek dira esanguratsuenak:
- Euskara: D eredua hezkuntza publiko osora zabaltzea.
- Oinarrizko errenta: Agintaldiko lehen sei hilabeteetan oinarrizko errenta bat onartzea, pertsona guztiek gutxieneko diru-sarrerak izan ditzaten.
- Agintaldiak mugatzea: presidentea eta kontseilariak, gehienez, bi legegintzaldi egon ahal izatea karguan.
- CAN: Beste ikerketa-batzorde bat eratzea Nafarroako Kutxaren auzian.
- Ongizatea: Ongizatearen Behatokia sortzea, politika sozialei buruzko informazioa biltzeko eta proposamenak egiteko.
- Etxebizitza: Plan estrategiko bat abiatzea, alokairua lehenesteko.
- Dependentzia: Dependentzia lege bat onartzea.
- Nazioartea: Bruselako ordezkaritza berriz zabaltzea, eta Nafarroa EAE-Akitania euroeskualdean berriz sartzea.
- Erreforma fiskala: Udaren ostean erreforma bat aurkeztea, urtarrilaren 1ean indarrean sar dadin. Helburua, gehiago irabazten dutenek gehiago ordaintzea.
- Iruzur fiskala: Iruzurraren aurkako plan bat diseinatzea, 2016-2019 urteetarako. Giza baliabideak nabarmen igotzea zeregin horretarako.
- LOMCE: Mekanismo guztiak abiatzea Espainiako gobernuaren hezkuntza-erreforma Nafarroan ez ezartzeko eta bertan behera geratzeko.
- Berdintasuna: Genero-berdintasunaren aldeko lege bat onartzea, eta Nafarroako Gobernuaren barruan berdintasun plan bat ezartzea.
- Indarkeria matxista: Emakumeenganako indarkeriaren kontra borrokatzeko plan estrategiko bat diseinatzea, baliabide nahikoekin.
- Azpiegiturak: Azpiegitura «polemikoenak» berriz aztertzea, hala nola Pirinioko autobidea, Sendaviva eta Bardeako tiro-poligonoa.
tiro-poligonoa.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa