16:07

Politika

BOTERE ESKUALDATZEA

Barcinak boterea eman dio 'laualderdiko nazionalistari'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jardunean dagoen presidenteak baieztatu du Estatutuko ekonomia- eta gizarte-adierazle onenekin uzten duela Nafarroa.

0:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Yolanda Barcina Nafarroako jarduneko presidenteak "botere eskualdatze ordenatua" egin dio gaur etorkizuneko "laualderdiko gobernu nazionalistari", eta ekonomiaren zein gizarte politiken alorrean Nafarroan egun dauden adierazleak erakutsi ditu Estatuko "onenak".

Prentsaurrekoan azaldu duenez, "kontu-ematea gardena eta eskualdatzea normala izan da", eta baieztatu du presidente berria izango den Uxue Barkosen (Geroa Bai) esanetara geratzen dela, baina izendapena gertatzen denean, baina inoiz ez aurretik "formei eta erakundeei zor zaien errespetuarengatik".

Bere kudeaketaren balioespen politikoetan sartu gabe, "nafar bakoitzak bere arrazoiak dituelako bozkatzeko", Barcinak Nafarroako diru-kontuak izan ditu hizpide. Horrela, nabarmendu du, gainerako autonomia-erkidegoekin alderatuta, Nafarroako erkidegoa defizit baxuenarekin (2014an, % 0,74) eta 2011z geroztik izan duen zorraren hazkunde txikienarekin (% 4,6) uzten duela. Horrez gain, BPGa % 3 haziko dela dioten "zentzuzko" aurreikuspen daude.

Jardunean dagoen presidentearen aburuz, foru-gobernutik kanpo egindako ebaluazioetatik datozen datu horiek bere kabineteak herritarrekin batera krisialdi-urteetan egin duen "esfortzua"ren isla dira. Krisialdia egonagatik ere, "gizarte-politikak mantentzea eta enpleguaren kurbari buelta ematea" lortu da.

Barcinak gaineratu du arlo horietan ere Nafarroa dela langabezia- eta pobrezia-indize txikienak dituen erkidegoa (% 15,6 eta % 14,5, hurrenez hurren), eta hezkuntza- eta osasun-maila onenak dituena, nahiz eta murrizketak izan.

Era berean, "gizarte-arretako sarerik onena" duen erkidegoa dela azpimarratu du: egun oinarrizko errentaren 11.500 onuradun daude; 2011n, aldiz, 2.500 zeuden, eta mendekotasunari arreta gehien eskaintzen diona dela ere esan du (16.774 norbanakok jasotzen dute laguntza, bere ekitaldia hasi zenean baino mila gehiago).

Horrez gain, legegintzaldi honetan, bere Gobernuarekin Volkswagenen BEZa zela eta foruko diru-kutxen eta enpresen gainean zeuden ziurgabetasunak ezabatu direla adierazi du. Helburu horretarako, hitzarmen ekonomikoaren aldaketa bat onartu da, eta hori egiteko izandako laguntzak eskertu nahi izan ditu.

Kontseilari guztien ahalegina eskertu du Barcinak. Aipamen berezia egin die Ekonomia eta Ogasuneko zein Osasuneko buruei, legebiltzarrean eta herritarren artean (inkesten arabera) zalantza gehien bildu dituztenak. Honako hauei ere bere esker ona azaldu die: Administrazio langileei, herritarrei –egin behar izan dituzten sakrifizioengatik– eta komunikabideei –kritikak "pizgarri" direlako–.

"Eskerrik asko. Ohore bat izan da Gobernu honetako presidentea izatea, eta nafar guztiak ordezkatzea, nahiz eta unerik zailenetakoak bizitzea egokitu zaigun", adierazi du Barcinak.

Bere etorkizunari dagokionez, Nafarroako Unibertsitate Publikora itzuliko dela besterik ez du argitu nahi izan. Politikan 19 urte egon ondoren, "atera nintzen tokira itzuliko naiz: Nafarroako Unibertsitate Publikora, klaseak ematera" ziurtatu du. Gainera, ilusioz eta indarrez beteta egingo duela baieztatu du, eta ez du hitz egin nahi izan politikara itzultzeko aukeraz: "ez dut aurreikuspenak egitea atsegin".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena