Politika
Kataluniako prozesua
Agentziak | Erredakzioa
Artur Mas Generalitateko presidentea laugarren joango da, eta Oriol Junqueras ERCko buruzagia, bosgarren.
Albisteak (4)
Raul Romeva ICVko europarlamentari ohia, Carme Forcadell ANCko presidente izandakoa eta Muriel Casals Omnium Culturaleko presidentea izango ditu buru CDC eta ERC alderdiek irailaren 27rako Kataluniako hauteskundeetarako adostu duten zerrenda bateratuak.
Zerrenda adostu duten alderdiek EFE albiste agentziari baieztatu diotenez, Artur Mas Generalitateko presidentea izango da zerrenda horretan laugarren, eta Oriol Junqueras ERCko buruzagia, bosgarren.
Zerrenda horrek hauteskundeak irabaziko balitu, Masek presidente izaten jarraituko luke.
Iturrion arabera, eta baieztapen ofizialaren faltan, CDC eta ERC alderdiek zerrenda osatuko duten lagunen % 60 eta %40 aukeratuko dituzte, hurrenez hurren. Dena dela, Moviment d'Esquerres (MES, PSCren kritikoak) eta Democrates per Catalunya (UDCren kritikoak) mugimenduetako kideak ere izango dira zerrenda bateratuan.
Legezko 'deskonexio' prozesua
CDCk eta ERCk I27ko hauteskundeetarako egindako itunak Katalunia Espainiako Estatutik "deskonektatzeko" 6-8 hilabeteko prozesu legala aurreikusten du, hautagaitza horrek bozak irabaziz gero, eta aldebakarreko independentzia aldarrikapenarekin amaituko litzateke.
Bi alderdietako iturrien arabera, "deskonexio" prozesu horretarako Parlamentuak legezko neurri sorta bat onartu beharko luke, "behin behinekotasun juridikorako legea" onartuko dute, besteak beste, Espainiako legediaren hutsunea eta botere hutsuneak betetzeko.
Helburu horrekin, Espainiako ordenamendu juridikoari eutsiko diote lege kataluniar propiorik ez dagoen kasuetan; bestela, Kataluniako legeak gailenduko lirateke.
Beste lege batzuk oinarrizko 'estatu egiturak' sortzeko aurreikusi dituzte, ogasun eta gizarte segurantza propioak edukitzeko, adibidez.
Independentziaren bideragarritasuna, Bruselan
Bestalde, Ernest Maragall (ERC Necat), Josep Maria Terricabres (ERC) eta Ramon Tremosa (CDC) eurodiputatuek txostena aurkeztu dute gaur, eta bertan agertzen da Kataluniak onura ekonomikoa izango zuela independentzia lortuz gero, nahiz eta Espainiako Estatuarekin adostu gabea izan.
Europako Parlamentuko areto batean aurkeztu dute ikerketa, 2030. urteari begira egindakoa.
Txostenaren arabera, Katalunia independentearen ekonomia erkidegoarena baino % 3,27 gehiago haziko litzateke batez beste 2015 eta 2030 artean.
Rajoyren erantzuna
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du legea eta "nazio subiranotasuna" betearaziko dituela.
Gainera, Rajoyk berretsi du "iragarri diren baina oraindik ofizialki deitu ez dituzten hauteskundeak hauteskunde autonomiko hutsak" direla, "hori esaten baitu Kataluniako Autonomia Estatutuak".
Azpimarratu duenez, "Gobernuak legea betearaziko du, eta PPk Espainiako Konstituzioa, nazio subiranotasuna eta espainiar guztiek euren herriaz erabakitzeko duten eskubidea defendatuko du".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa