Politika
Bakegintza
Agentziak | Erredakzioa
"Espainiar Estatuko Gobernuak akordioetara iristeko borondate handiagoa aurkezten zuen ETAk atentatuak egiten zituenean", adierazi du lehendakariak.
Iñigo urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakariak Rajoyren Gobernuaren negoziatzeko borondate falta kritikatu du astearte honetan. "ETAk atentatuak egiten zituenean, Espainiar estatuko Gobernuak negoziatzeko borondate handiagoa aurkezten zuen", gaineratu du lehendakariak.
Urkulluren ustez, "Rajoyren Gobernuak ez du bakegintza prozesua negoziatzeko borondaterik erakusten eta Euskal Autonomi Erkidegoa deszentralizazio administratibo bat besterik ez da beraientzat". Adierazpenok Gasteizen egin ditu, Nazioarteko Zuzenbide Ikastaroak egiten ari diren ikasleei zuzendutako harreran. Bertan izan dira Josu Erkoreka, Angel Toña, Cristina Uriarte eta Estefania Beltran de Heredia sailburuak ere.
Eusko Jaurlaritzak "bizikidetza prozesua eraikitzeko akordioa" luzatu zion Mariano Rajoy presidenteari duela hamar hilabete, baina Urkulluk dioenez, oraindik ez dute erantzunik jaso.
Autogobernua
"Espainiar Estatuak 35 urte daramatza Gernikako Estatutua bete gabe eta Euskadiri dagozkion eskumenak murriztu nahian dabiltza", adierazi du Iñigo Urkulluk. Lehendakariaren ustez, "Rajoyren Gobernuak Euskal Autonomi Erkidegoa deszentralizazio administratibo bat bailitzan tratatzen du".
"Eusko Jaurlaritzak Europara eta etorkizunera begiratzen du, eta Espainiar Estatuak Euskadiren autogobernua onartu eta errespetatu beharko luke", gaineratu du lehendakariak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa