21:06

Politika

Nafarroa

Geroa Baik eta EH Bilduk gobernu-ituna lotu gabe jarraitzen dute

Agentziak | Erredakzioa

Gaurko bileraren ostean Barkosek azaldu duenez, EH Bilduk "bere jarrerari" eusten dio, Gobernuan sartu nahian, eta Geroa Baik "beste eredu bat" nahi du, "adostasunekoa".

01:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Geroa Baik eta EH Bilduk ez dute lortu Nafarroako Gobernu berriaren osaketari buruzko akordioa lotzea gaur goizean Parlamentuan egin duten bileran, bakoitzak bere irizpide eta proposamenari eusten diolako.

Bi ordu inguruz egon dira bilduta Geroa Bairen eta EH Bilduren ordezkaritzak, Uxue Barkos eta Adolfo Araiz buru zirela.

Batzarra amaituta, Barkosek azaldu du EH Bilduk "bere jarrerari" eusten diola, Gobernuan sartu nahian, eta Geroa Baik "beste eredu bat" nahi duela, "adostasunekoa", alderdi kuotarik gabe.

"Jendeak ez luke ulertuko programaren inguruan akordioa lotu ostean, Gobernua osatzeko itunik ez egitea, baina Gobernuak indartsua behar du izan, alderdien tentsiotik urrun", azpimarratu du.

Bestalde, Araizek esan du "bi Gobernu ikuskerak aurrez aurre" jarri dituztela, eta "desadostasunak" hor dirauela, "baina aurrerapausoak eman ditugu organigramaren inguruan".

Biharko beste bilera bat deitu dute, baina kasu horretan aldaketa politikorako lau alderdiekin, "gobernu egitura eta eredua zehazteko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena