14:46

Politika

UDCren kritikoek Democrates de Catalunya alderdia sortu dute

Agentziak | Erredakzioa

Toni Castellà Generalitateko Gobernuko Unibertsitateen idazkariak eta Nuria de Gispert Kataluniako Parlamentuko presidenteak aurkeztu dute alderdi berria.

  • Castellaeta Gispert, aurkezpenean. Argazkia: EFE

    Castellaeta Gispert, aurkezpenean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hereus UDC 1931 plataformak, UDCren kide kritikoak batzen dituenak, Democrates de Catalunya alderdiaren sorreraren berri eman du. Talde berriak Kataluniaren independentziaren aldeko apustu garbia egiten du eta, horren bidez, "benetako UDC birsortu" nahi dute.

Bartzelonan egindako ekitaldi batean, 1.000 bat lagunez babestuta, Toni Castellà Generalitateko Gobernuko Unibertsitateen idazkariak eta Nuria de Gispert Kataluniako Parlamentuko presidenteak aurkeztu dute alderdi berria.

Castellaren esanetan, alderdi berria "benetako UDC salbatzeko" jaio da eta, azpimarratu duenez, "siglak galdu ditugu (UDC), baina hizkiak dira. Letrak ken diezazkigukete, baina ez herri batekin fidel jokatzen duen proiektu baten arima".

Irene Rigau (Hezkuntza) eta Andreu Mas-Colell (Ekonomia) kontseilariek; Josep Rull (CDC), Alfred Bosch (ERC), Muriel Casals (Omnium Cultural) eta Maria Vila d'Abadal (AMI), besteak beste, politikariek UDCren kide kritikoak babestu dituzte alderdi berriaren aurkezpenean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena