12:03

Politika

ETA-ren aurkako operazioa

EH Bildu: 'Rajoyk borondatea balu, armak suntsituta egongo lirateke'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pello Urizarrek nabarmendu duenez, ETAren aurkako operazioa Rajoyk bake-prozesuan "aurrera egin nahi ez duelako da albiste".

01:06
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera, Ipar Euskal Herrian ETAren aurka egindako operazioa Mariano Rajoyren Espainiako Gobernuak bake-prozesuan "aurrera egin nahi ez duelako da albiste". Izan ere, "borondatea izan balu, armak suntsituta egongo lirateke".

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, 2015ean oraindik ere atxiloketak hizpide hartu behar izatea deitoratu du Urizarrek.

"Hori albiste da aurrera egiteko borondaterik egon ez delako; bien bitartean, Rajoyk esan du Kolonbiako bake-prozesuak aurrera egitea espero duela", adierazi du.

Urizarren ustez, baliteke "denek" izatea "erantzukizuna" egungo egoeran, baina Rajoyren jarrera ez dela "lagungarri" adierazi du, Moncloara iritsi zenean bide horretan pausorik ez duela emango esan zuelako.

.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena