Politika
Cifuentesi erantzuna
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bai Euskadin eta baita Estatuan ere, popularrek Kontzertu Ekonomikoa defendatzen jarraituko dutela azpimarratu du gaur Borja Semper EAEko PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak.
Bai Euskadin eta baita Estatuan ere, popularrek Kontzertu Ekonomikoa defendatzen jarraituko dutela azpimarratu du gaur Borja Semper EAEko PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak.
Atzo, Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko presidenteak erkidegoen finantziazio eredua aldatzea proposatu zuen, eta EAEk duen sistema “diskriminatzailetzat” jo zuen.
Semperrek gaur Legebiltzarrean egindako adierazpenetan gogoratu duenez, 2002an PPk “aho batez” onartu zuen “modu mugagabean” EAEko Kontzertu Ekonomikoa bere horretan mantentzea.
Kontzertua Euskadi kudeatzeko “tresna baliagarria” dela azpimarratu du Semperrek, “gure erakundeen espainiartasuna islatzen baitu”. “Euskadik Espainiarekin duen lotura ondo islatzen du Kontzertu Ekonomikoak”, erantsi du.
“Hala ere, askatasun osoz adieraz ditzake Cristina Cifuentesek bere iritziak”, gaineratu du EAEko PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak.
Kontzertu Ekonomikoa kentzea “inola ere ez” duela eskatu ziurtatu du Cifuentesek
EAEko Kontzertu Ekonomikoa bertan behera uztea “inola ere ez” duela eskatu ziurtatu du gaur Cifuentesek. Erkidegoentzako, eta batez ere Madrilentzako, “finantziazio hobeago” bat eskatu duela gaineratu du.
EAEko Kontzertua kritikatu ez duela azaldu du Madrilgo presidenteak. Sistema hori “bere garaian adostu” zuten eta “ez dut sekula kentzea eskatu”, erantsi duenez. “Ez dut esan eta ez dut esango, ez da nire eskumena”, zehaztu du.
“Ez dut Kontzertua ezabatzea eskatu, gainerako erkidegoen finantziazioa hobetzea baizik, batez ere Madrilena, oso eskasa delako”, azaldu du Cifuentesek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa