16:47

Politika

bisitaldi ekonomikoa

Urkullu eta Pedro Sánchez uztailaren 17an bilduko dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sozialisten buruak Euskadi bisitatuko du uztailaren 16an eta 17an, eta egonaldiak helburu ekonomikoak izango ditu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSOEko idazkari nagusia Iñigo Urkullu lehendakariarekin batuko da, Sanchezek uztailaren 16an eta 17an Euskadira egingo duen bisitaldiaren barruan. Bisita horrek helburu ekonomikoak izango ditu.

Idoia Mendiak, Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak, topaketa hori uztailaren 17an izango dela baieztatu du, "gaur bertan itxi dira" Sanchezen eta Urkulluren agendak. Dena dela, lehendakaritzako iturrien arabera, oraindik ez da zehaztuta geratu bilera hilaren 16an ala 17an egingo den azkenerako.

Idoia Mendiak adierazi duenez, PSOEko idazkari nagusiak Euskadira egingo duen bisitaldia batez ere ekonomian oinarrituta egongo da, eta bereziki Araba izango du ardatz, "Espainiako probintzia industrialena".

Mendiak azaldu du Alderdi Sozialistak Espainiarentzat bideratu nahi duen proposamen ekonomikoaren ardatzetako bat berrindustrializazioa dela, ekoizpen-eredua "alda dadin" eta industriaren pisuak gora egin dezan. Hain zuzen ere, uztailaren 16an Arabako enpresaburuekin bilduko da Pedro Sánchez, eta probintziako enpresa esanguratsu batera bertaratuko da, bisitaren programa ezagutzen duten iturriek jakitera eman dutenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena