Politika
Barcenas auzia
Agentziak | Erredakzioa
Epaitegian aurkeztutako defentsa idazkian azaldu denez, ezkutuko finantzazio sistema "oso ondo instituzionalizatuta" zegoen 1982tik.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren arabera, 1982tik Alderdi Popularraren buruzagitzan egon direnek bazekiten alderdian ezkutuko finantzazio sistema bat, B kutxa, zegoela. Barcenas auziaren ahozko saiorako defentsa idazkian hainbatetan esandakoa berretsi du diruzain ohiak, baina harago ere joan da: Manuel Fraga, Jose Maria Aznar eta Mariano Rajoy Espainiako presidenteak PPren B kutxan nahasi ditu.
Horren abokatuek aurkeztu duten idazkiaren arabera, PPk 1982tik zuen ezkutuko finantzazio sistema, eta zuzendaritzako eta kudeaketaren arduradunek "ondo baino hobeto zekiten hori". B kutxa "oso ondo instituzionalizatuta zegoen, eta, antolaketa piramidal hierarkiko orotan moduan, irizpideak goitik behera ematen ziren". Barcenas "kopuruak idaztera mugatzen zen", abokatuen hitzetan.
Jose de la Mata epaileak, Pablo Ruz epaileari lekukoa hartu dionak, ahozko epaiketa zabaltzeko agindua eman zuen martxoan. Barcenas eta beste bost inputatu daude auzian. PP erantzule zibil subsidiariotzat jo du epaileak.
Defentsa idazkiak jasotzen duenez, Alvaro Lapuerta kudeatzaileak jakinarazten zizkion Barcenasi diru sarrera eta ordainketen ingurukoak, eta diruzainak bere paper famatuetan apuntatu besterik ez zuen egiten. "Zuzendaritzako eta kudeaketaren arduradunek lortzen zituzten dohaintzak, eta eurek erabakitzen zuten zertan gastatu", aipatzen da.
"Alderdi Popularraren -ezkutuko- kudeaketa ekonomikoa Alderdi Popularreko zuzendaritzak gidatu zuen beti, eta hori agerian geratu da buruzagiek egindako adierazpenenekin", irakur daiteke idazkian.
Barcenasen esanetan, sistema hau 1982an ezarri zuten, Manuel Fraga presidente zela, eta Antonio Hernandez Mancha, Jose Maria Aznar eta Mariano Rajoy buruzagien garaietan ere indarrean izan da.
"Jasotako dirutzen eta dohaintzak egiten zituzten lagunen izen-abizenen berri zuten alderdiko idazkari nagusiek. Luis Barcenas diruzain izan zen denbora tarte urri horretan ere, 2008 ekainetik 2009ra, berdin jardun zuen Rajoy eta Cospedali diru sarrera eta gastuen berri emanez", azaldu dute horren abokatuek.
rren abokatuek.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa