Politika
Gobernu berria Nafarroan
Agentziak | Erredakzioa
Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak lortutako akordioa "zabala" den arren, dituzten desadostasunak "sakonak" direla aitortu du Uxue Barkosek
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta I-E alderdiak enegarren bilera egin dute astelehen honetan Nafarroako gobernu berriaren programa adosteko asmoz. Komunean dituzten puntuak adostuta, desadostasunak gainditzeko lanetan ari dira orain lau alderdiak.
Goizean egin dute batzarra, joan den astean gai zehatzen inguruan egindako sei mahaien bileren ondotik.
Bileraren ondotik prentsaurrekoa eskaini dute alderdietako ordezkariek, bakoitzak bere aldetik, eta mezu bera helarazi dute: akordioa aurki helduko da, desadostasunak gorabehera.
Uxue Barkos Nafarroako presidentetzarako hautagaiak agertu duenez, prozesua "modu positiboan" ar da garatzen: "Akordioen blokea bukatu dugu", agertu du. Orain, "desadostasunak kudeatzeko lanari ekin behar diogu". Barkosen esanetan, desadostasunok "sakonak dira" baina lau alderdiek lortutako akordioa "zabalagoa" da eta "aldaketaren alde egiten ari garen lanerako gaitasunari jarraiki" akordioa lortuko dutela azpimarratu du.
Aurreikuspenen arabera, asteon itxiko dute ituna Geroa Baik, EH Bildu, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak. Dena dela, Uxue Barkos Nafarroako presidente izendatzeko inbestidura saioa sanferminak igarota egingo dute ziurrena.
Bozeramaileen Batzorde eta Mahaiak 10 egunez luzatu zuen hautagaia aurkezteko epea. Uztaila eta abuztua lanerako hilabete izendatu zituzten Nafarroako Parlamentuan eta, hala, inbestidura egiteko modua izango da, betiere San Fermin jaiak igarota.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa