11:47

Politika

Kolonbian

NBEk Irekiaren eta Emakunderen lana saritu du

Erredakzioa

Nazio Batuen Zerbitzu Publikoaren saria jaso dute Eusko Jaurlaritzak abiatutako bi ekimenek. Gainera, euskal ordezkaritza "euren herrialdearen enbaxadore onena" izendatu dute foro honetan.

  • Saridunen argazkia, Kolonbiako foroan. Irudia: Emakunde

    Saridunen argazkia, Kolonbiako foroan. Irudia: Emakunde

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Izaskun Landaida Emakunderen zuzendariak eta Luis Petrikorena Gobernu Irekiaren zuzendariak jaso dute Nazio Batuen Zerbitzu Publikoaren saria –sektore publikoaren bikaintasuna aitortzeko nazioartean garrantzitsuentzat jotzen diren sarietako bat, hain zuzen– sari horren lau kategorietako bitan.

Ekitaldia Nazio Batuen Zerbitzu Publikoaren Munduko Foroaren barruan izan da; foro hori egun hauetan zehar egiten ari dira Medellinen (Kolonbian), bost kontinente eta 100 herrialdetako1.000 ordezkari publiko inguru bilduta.

Gainera, euskal ordezkaritza, "euren herrialdearen enbaxadore onena" izendatu dute ditu foro honetan Foroaren helburua da herrialde ezberdinetako administrazio publikoen artean esperientziak eta praktika onak elkarbanatzea berrikuntzaren bitartez zerbitzu publiko eraginkor, garden eta partehartzaileagoak lortzeko, era horretara, emakume eta gizonen beharrak bete ahal izateko.

Nazio Batuen Erakundeak Zerbitzu Publikoaren lehen saria eman dio Emakunderi Genero Ikuspegia Sustatzea kategorian, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Legea ezartzean erakutsi duen bikaintasunagatik.

Halaber, IREKIA atariak Mekanismo berrien bidez erabaki politikoetan herritarren partaidetza sustatzea kategoriako saria jaso du. Euskadiko Gobernu Irekia ekimena –IREKIAk garatutakoa da ekimen hori– Europa osoan alor horretako aitzindarietako bat dela jo dute. 2003. urtetik ematen den saria da, eta 2015. Urtea izan da hautagaitza gehien egon den urtea, 848, eta herrialde gehien parte hartu duten urtea, 71. Guztira 18 herrialde ezberdinetako 22 erakunde izan dira sarituak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena