23:25

Politika

Nafarroa

Barcinak politika utzi du eta UPNko presidentetzari uko egin dio

Agentziak | Erredakzioa

Era berean, hauteskunde orokorretan senatari edo diputatu izateko hautagaia izango ez dela iragarri du UPNko presidenteak, "une honetan eredu izan behar delako".

0:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Yolanda Barcina UPNko eta Nafarroako Gobernuaren jarduneko presidenteak gauean iragarri duenez, politika utziko du eta alderdiko presidentetzari uko egingo dio ezohiko batzar batean. Kongresua lehenbailehen deituko duela erantsi du, ?bultzada berri bat emateko? eta ?mezu berriak indartzeko?.

Alderdikideen ohiko batzar nagusian hitza hartu du Barcinak, Iruñean. Maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren, UPNk foru Gobernua galduko du uztailean.

Barcinak 19 urte eman ditu politikan. Hauteskunde orokorretan senatari edo diputatu izateko hautagaia izango ez dela iragarri du UPNko presidenteak, ?une honetan eredu izan behar delako?.

Barne-hauteskundeak

Era berean, alderdiko estatutuetan aldaketa bat bultzatuko duela jakitera eman du Barcinak, hurrengo hautagaia barne-hauteskundeetan aukeratzeko.

UPNko buruzagiaren ahotan, hurrengo kongresua ?ideiena eta estrategiena izango da, ez pertsonena?. ?Interesa azaltzen diguten pertsonak bideratzeko betebeharra? du UPNk, gaineratu duenez.

Hurrengo kongresuan ?neutroa? izango dela goraipatu du Barcinak. ?Atera zaren tokira itzultzea garrantzitsua da politikan?, adierazi du. Horregatik, kongresua Nafarroako Unibertsitate Publikoan egingo du UPNk.

Hauteskundeetako emaitzak

Hauteskundeetan UPN ?alde handiarekin zerrendarik bozkatuena? izan zela gogorarazi du Barcinak.

Hala ere, gobernuak osatzeko orduan, alderdiarentzako eta foru erkidegoarentzako ?ondorioak oso txarrak? izan direla onartu du agintariak. ?Nafarroako Gobernua eta udal garrantzitsuenak galdu ditugu, eta 44 alkatetza izatetik 24 izatera pasa gara?, azpimarratu du Barcinak.

EH Bildu, Geroa Bai, Ezkerra eta Ahal Dugu Gobernua osatzeko izaten ari diren negoziazioari dagokionez, ?programa zein den ez? dakiela esan du Barcinak. ?Nork gobernatuko gaitu eta zer egingo duen ez dakigu, bakarrik presidentea nor izango argi dugu?, ironiaz hitz egin du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena