Politika
Elkarrizketa ETB-n
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Uxue Barkosek iragarri duenez, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta I-E berriz batzartuko dira, akordioa ixteko.
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Gobernu akordioa lotzear dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak. Ituna ostiral honetan eginda izango dutela iragarri du Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko hurrengo presidenteak.
Bihar batzartuko da lau alderdiek osatzen duten negoziazio mahai orokorra, lantaldeetan atalka landu dituzten proposamenei argi berdea emateko. Hurrengo urratsa Gobernuaren eraketa erabakitzea izango da, Barkosek ETB1ean eskainitako elkarrizketan aditzera eman duenez.
Bestalde, Barkosen esanetan, bere exekutiboak "buelta eman" beharko die UPNk Euskal Autonomia Erkidegoarekiko abiatutako politikei.
Nafarroan “une historikoa, polita eta sakona” dela nabarmendu du Barkosek, azken bi hamarkadetan UPN agintean egon eta gero.
"Zer neurri diren guztiz beharrezkoak? Adibidez, buelta eman behar zaizkie UPNk EAErekiko abiatutako politikei; UPNk bizkar eman die euroeskualdeari, ETBri eta euskaraz lan egiten duten hedabideei, eta erantzuna emango diogu horri guztiari, normaltasun osoz", aurreratu du.
Halaber, Nafarroako Gobernuak "kudeaketa sozial sakona" hasiko duela esan du. Izan ere, "azken urteetan, UPNk jarraipena eman die PPren politikei, eta hori nabaritu egiten da nafar gizartean".
Bestalde, Barkosek adierazi duenez, "Nafarroako egoera ekonomikoa Estatukoa bezain larria ez bada ere, pobrezia eta langabezia benetako arazoak dira, eta hor badugu erronka bat".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa