Politika
Kontrol saioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kolonbiako bake prozesua eta "ETAk bizi duen egoera" izaera ezberdineko aferak direla adierazi du Mariano Rajoy Espainiako presidenteak.
Kolonbiako bake prozesua eta “ETAk bizi duen egoera” izaera ezberdineko aferak direla adierazi du Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, Kongresuko kontrol saioan. “ETArekin ez dago ezer negoziatzeko, terrorismoari zilegitasuna kentzea da egin behar dugun gauza bakarra”, erantsi du.
Saioan, Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuak txalotu egin du Mariano Rajoyk Kolonbiako prozesua babestu izana, baina Euskal Herrian gauza bera zergatik ez duen egiten galdetu dio.
“Hemen ez dira bi bando aurrez aurre izan; hemen jendea hiltzen zuen talde bat izan dugu eta orain talde horrek gauza bakarra du egiteko: desegitea, alegia. Ondoren, legea etorriko da. Hortaz, ez dugu ezer negoziatu behar, terrorismoari zilegitasuna kendu baizik”, erantzun dio.
Rajoyk aditzera eman duenez, Kolonbia “herrialde aliatu eta laguna” du Espainiak. “Dagozkion gaiei buruz erabakiak hartzeko subiranotasuna du Kolonbiak; laguntza eskatu digute, eta guk eman egingo diogu”, adierazi du. Amaitzeko, “alderaketarik” ez egiteko eskatu dio Rajoyk Amaiurreko ordezkariari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa