Politika
Biografia
agentziak | erredakzioa
Ahaldun nagusi izan zen 2007tik 2011ra, ezustean, baina bere presentzia indartu eta egonkortu egin da lurraldean.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi berriak ezinhobeto irudikatzen du gipuzkoar serio eta neurritsuaren estereotipoa, sekula bere onetik ateratzen ez dena, baina bere jarduna EAJrekiko fideltasunean oinarritzen du.
Markel Olano Arresek (Beasain, 1965), filosofo ikasketak egin zituenak, Gipuzkoako ahaldun nagusiaren kargua hartu du berriro, lau urte eta gero, EAJren hautagai den hirugarren aldian, eta lehenengo aldiz bozak irabazi ostean.
2007an, berez, ez zuen hautagai izan behar, baina Jon Jauregi ahaldungai nagusiaren ordez jarri zuten, azken horrek Ogasunari ondarea ezkutatu ziola jakin ostean. Ez omen zuen kargua hartu nahi, baina fideltasunez bete zuen alderdiaren agindua.
Aldi hartan, Olanok ez zituen hauteskundeak irabazi, Miguel Buen sozialistak baino 5.000 boto gutxiago jaso baitzituen, baina EArekin lotutako akordioari esker, ahaldun nagusi izan zen 2007-2011 legegintzaldian.
Hortik aurrera, alderdiaren barruan ardurak izan bai, baina kargu publikorik izan ez zuena, EAJren irudi bilakatu da lurralde historikoan, eta lorpen handia izan zen maiatzaren 24ko hauteskundeetan EH Bilduri gailendu izana.
Olano, Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako presidentearen gertukoa, 15 urterekin sartu zen EAJn, eta hainbat kargu izan ditu Euzkadi Buru Batzarrean, kulturaren eta euskararen alorrean bereziki.
rrean bereziki.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa