17:59

Politika

Larunbata

Osasun alorreko langileen atxikimendua jaso du Sareren giza kateak

Erredakzioa

Gaixo dauden presoen eskubideak aldarrikatuko dituzte Gasteizko Leizaola plazan egingo duten ekitaldian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasun alorreko langileen babesa izango du Sare euskal presoen giza eskubideen herritarren sareak larunbaterako Gasteizko Leizaola plazan antolatu duen giza kateak.

Espetxe zaintzaren ardura nagusia presoen osasuna eta bizitza zaintzea dela aldarrikatuko dute profesionalok, paparrean bihotz bat itsatsita.

Isabel Montero Arabako Gizarte Ongizateko Institutuko Pertsonal Batzordeko presidenteak eta Patxi Bezares Arabako Unibertsitate Ospitaleko langileak prentsaurreko batean azaldu dutenez, “gaixo dauden pertsonek ezin dute espetxean egon, zalantzarik gabe”. “Gaixorik dagoen presoaren onerako neurria espetxetik ateratzea dela diogunean hauxe esan nahi dugu: giza eskubideak errespetatzeko oinarrizko printzipioa dela”, gaineratu dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Presoak

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena