13:07

Politika

Ikerketa Auzitegi Nazionalean

Sareren baitan 'ez dago legez kanpoko ezer', Jaurlaritzaren ustean

Agentziak | Erredakzioa

Erkorekaren esanetan, "ezin da, inolaz ere, legez kanpoko elementurik antzeman presoen egoera aztertzen eta haien eskubideak aldarrikatzen dituen organizazioaren jardueran".

00:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramalearen ustean "inolaz ere" antzeman daiteke "legez kanpoko elementurik" Sare plataformak egindako jardueran.

Gobernu bileraren ostean egindako prentsaurrekoan, Erkoreka Auzitegi Nazionalak atzo abiarazitako ikerketaz mintzatu da. ANk Ertzaintzari, Guardia Zibilari eta Poliziari Sareren jardueren "atzean" legez kanpoko organizaziorik dagoen eskatu zien, plataformak preso gaixoen aldeko giza-katea deitu ondoren.

Gainera, ziurtatu duenez, Jaurlaritzak espero du ikerketan "legez kanpoko ezer topatuko dutenik", uste baitu, "eskuartean dutenen informazioaren arabera, ez dagoela legez kanpoko ezer presoen egoera aztertzen eta haien eskubideak aldarrikatzen dituen organizazioaren jardueran".

"Ikusiko dugu zertan bukatzen duten ikerketek, prentsaren bidez ezagutu dugun informazioa da, baina ez dugu uste, benetan, delitu akusazioan bukatuko duenik".

katuko duenik".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena