15:40

Politika

Unio-ren kontseilu nazionala

UDC hauteskundeetara bakarrik aurkezteko erabakia babestu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bestalde, Joan Rigol Parlamenteko presidente ohiak eta Unio alderdiko buruzagi historiko ohiak dimisioa eman du. Halaber, Unioko kritikoek plataforma bat osatu dute Masen hautagaitzari babesa emateko.

  • Joan Rigol UDCko buruzagi historikoa eta Parlamenteko presidente ohia. Artxiboko irudia: EiTB

    Joan Rigol UDCko buruzagi historikoa eta Parlamenteko presidente ohia. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UDCko Batzorde Nazionalak gaur babestu duenez, alderdia bakarrik aurkeztuko da Katalunian irailaren 27an izango dira hauteskundeetara, alor kritikoak haren oposizioa azaldu badu ere.

Horrela erabaki du Batzorde Nazionalak, zazpi ordutan 90 bat hitzaldi izan ostean. Horren bitartean, Artur Masekin batera hauteskundeetara aurkeztea nahi duen alor independentista eta Josep Antoni Duran Lleidatik gertu dagoen alorra aurrez aurre izan dira.

Rigolek dimititu du

Bestalde, Joan Rigol Unio alderdiko (UDC) buruzagi historiko eta Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak UDC alderdia utzi du. Hala iragarri du Unio egiten ari den Kontseilu Nazionalean. CiU federazioa hautsi ondoren egiten ari diren lehen Kontseilu Nazionala da eta, antza denez, tentsio uneak izaten ari dira.

Bere hitzaldian azpimarratu du, CDCren eta UDCren arteko hausturaren ondotik, Uniok bizi duen barne gatazka ikusi nahi ez duelako erabaki duela militante izateari uztea.

Hitzaldia amaitutakoan, Kontseilu Nazionalean bildutako gehienen txalo zaparrada jaso du. Guztira, 252 kidek dute boto eskubidea Kontseilu Nazionalean.

Goizeko hamarrak jo baino lehen hasi da UDCren Kontseilu Nazionalaren bilera eta oraindik ez da amaitu. Tentsio handiko batzarra izaten ari da, eta hainbat kontseilarik zuzendaritzaren dimisioa eskatu dute.

Alderdi demokristauak barne gatazka bizi du alderdikideek iritzi kontrajarriak dituztelako Kataluniako prozesuaren inguruan. Josep Antoni Duran i Lleidaren gertukoek ez dute independentzia babesten eta UDCrentzako proiektu propioa prestatzen ari dira. Bestalde, sektore kritikoak Artur Masek irailaren 27ko hauteskundeetarako proposatzen duen zerrenda babesten du.

UDCko kritikoek plataforma bat osatu dute Masen hautagaitza babesteko

UDCko kritikoek iragarri dute "1931ko oinordekoak" izeneko plataforma osatu dutela Artur Mas Generalitateko presidenteak Kataluniaren independentzia lortzeko osatutako hautagaitzari babesa emateko helburuarekin.

Hala iragarri dute Antoni Castella eta Nuria de Gispert sektore kritikoko kideek. "Helburua irailaren 27ko hauteskundeei begira, estatu independentea lortzeko lan egingo duen eta ahalik eta batasun handiena izango duen hautagaitza osatzea izango da", gaineratu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena