11:19

Politika

Radio Euskadi

PSE:'Gasteizen ezin da egonkortasuna bermatu bederatzi zinegotzirekin'

Agentziak

Egibarrek gogorarazi duenez, PSE-EEk hiriburu arabarrean egonkortasuna ahalbidetzeko hitza eman du. Gainera, EH Bilduk "txalotu egin du Marotoren 'Lepenismoa' bertan behera utzi izana".

2:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Miren Gallastegi PSE-EEren legebiltzarkideak esan duenez, Gasteizen dagoen arazorik "nagusiena" da ezin dela "egonkortasuna bermatu" bederatzi zinegotzirekin (EAJrenak gehi PSE-EErenak).

Gainera, Gallastegiren esanetan, bere alderdia ez da inoren "komodina, aterkia ez paraxuta", baizik eta "emango dituen zerbitzuen zerrenda" dauka, EAJrekin lortutako ituna dela eta.

Radio Euskadiren 'El Parlamento de las Ondas' saioko eztabaidan, Gallastegik ziurtatu duenaren arabera, bere alderdiak ez du "sekula gobernatzeko erantzukizunari uko egin". "Gobernu mailako alderdia izan gara beti eta jendearen arazoak konpontzeko jardun gara".

Bestalde, Joseba Egibar GBBRen presidente eta EAJren legebiltzarkidearen ustean, legealdiaren "hasiera" Gorka Urtaranentzat "korapilatsua izango da", baina, gogorarazi duenez, PSE-EEk "laguntza" emateko eta hiriburu arabarrean egonkortasuna ahalbidetzeko konpromisoa eman du.

Horren ildotik, "zenbait alderdi blokeatuta daude datozen hauteskunde orokorretako giroa dela eta", adierazi du jeltzaleak. Gainera, Egibarren arabera, Urtaranek 14 boto jaso zituen, gau da, gehiengo osoa, eta Javier Marotok 9 baino ez zituen jaso.

Hala, Iker Casanova EH Bilduren legebiltzarkideak "txalotu du Marotoren 'Lepenismoa' bertan behera utzi izana", berriz alkate izatea saihestuta, eta Gorka Urtarani "alderdi guztiei bide emateko" deia egin dio.

Gasteizen aldaketa izatea koalizioaren jarrera "eskuzabala eta aktiboari" esker posible izan dela gogorarazi eta gero, ziurtatu egin du ez dela bukatu "kargu hartzearen egunean".

Azkenik, Laura Garrido PPren bozeramaleak ukatu egin du "presorik" dagoela PSE-EEren gainean EAJrekin Gobernua ez osatzeko Gasteizen eta sozialistei erabaki bat hartzeko eskatu die, "erantzukizunagatik".

Garridoren iritzian, Gorka Urtaran "gobernatu ezinezko" egoera batean dago eta "EH Bilduren eskakizunaren zain egongo da".

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena