09:38

Politika

KATALUNIA

CDCk hautsitzat eman du CiU federazioa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

CDCko iturriek jakitera eman dutenez, 'harrituta' geratu dira Unioko ordezkarien atzoko adierazpenak entzunda; independentziaren bide orriari babesa emateko 'ultimatuma' jaso zutela esan zuen UDCk.

  • Artur Masen Gobernua utziko dute Unioko hiru kontseilariek.

    Artur Masen Gobernua utziko dute Unioko hiru kontseilariek

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

UDC alderdiak atzo Generalitatea utziko zuela iragarri ondoren, CDCk hautsitzat eman du CiU federazioa. CDCk mahai gainean jarritako indenpendentziarako bide orriari ezetz esatea erabaki zuten joan den astean egindako galdeketan Unioko alderdikideek, eta horren ondorioz erabaki du UDCk Artur Masen gobernua uztea. Orain, haustura nola gauzatuko den aztertzen ari da Convergencia.

CDCko zuzendaritzak jakitera eman duenez, "harrituta" geratu dira Uniok atzoko agerraldian esandakoak etzunda. Independentziaren bide orriari babesa emateko "ultimatuma" jaso zutela esan zuen UDCk atzo. "Duela 18 hilabetetik jakin badakite zein den gure apustua, baina erabakia atzeratzen ibili dira. Guk errespetatu egin dugu hori, eta ez dugu ezer esan horren inguruan", adierazi du CDCk.

Artur Masen Gobernua utziko dute Unioko hiru kontseilariek; Joana Ortega Generalitateko presidenteordeak, Ramon Espadaler Barne kontseilariak eta Josep Maria Pelegri Nekazaritza kontseilariak Exekutibotik alde egingo dute.

Hala ere, "legealdiko azken unera arte" Kataluniako Parlamentuaren egonkortasuna bermatuko duela adostu du UDCren zuzendaritzak, konpromisoak bete ahal izateko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Katalunia

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena