23:48

Politika

Katalunia

I27ko hauteskundeak galtzen baditu alde egingo duela esan du Masek

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, hauteskunde horietara bakarrik aurkezteko aukera zabalik utzi du CDCk. UDCk plebiszituarekin bat egiten ez baldin badu, bidea bakarka egingo duela ohartarazi du CDCk.

  • Artur Mas Generalitateko presidentea eta Iñaki Gabilondo kazetaria Bartzelonako Barts aretoan. EFE

    Artur Mas Generalitateko presidentea eta Iñaki Gabilondo kazetaria Bartzelonako Barts aretoan. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irailaren 27ko hauteskundeetan subiranotasun prozesua zuzentzeko aukeratzen ez baldin badute, Erresuma Batuko buruzagi politikoek azken hauteskundeetan egin zuten bezala, ?pauso bat atzera? emango duela esan du gaur Artur Mas Generalitateko presidenteak. Erresuma Batuko buruzagi politiko ugarik dimisioa eman zuten orduan.

Iñaki Gabilondo kazetariarekin elkarrizketa izan du Masek Bartzelonako Barts aretoan. Generalitateko buruzagiaren hitzetan, Unioren galdeketan militanteen ?ia erdiak? independentziaren helburuari ?baietz? esan dio ?argi eta garbi?.

Kataluniako hauteskundeetara aurkeztuko duen ?zerrendarekin masa kritikoa? prozesu independentistaren alde izaten saiatuko dela azaldu du Masek.

?Ni zerrendan egongo naiz, hori da nire erantzukizuna, A9an % 100eko apustua egin eta nire hitza eman nuen?, esan du Masek.

I27ko hauteskundeak azkenak izango direla azpimarratu du Kataluniako presidenteak. Prozesu soberanista ?ebatzi? behar duela erantsi du.

CiUren eta ERCren arteko zerrenda bateratua egiteko saiakerak porrot egin ondoren, ?prozesua nork zuzendu behar duen? erabakitzeko bakarka aurkeztu behar direla gaineratu du Kataluniako presidenteak.

Uniori ultimatuma

Bestalde, hauteskunde horietara bakarrik aurkezteko aukera zabalik utzi du Josep Rull CDCko koordinatzaile nagusiak. Horrela, UDCk plebiszituarekin bat egiten ez baldin badu, bidea bakarka egingo duela ohartarazi du CDCk; izan ere, horren gainean duen jarrera ?aldaezina? da.

Horrela, erantzun bat emateko, larunbatera arteko epea eman dio CDCk Uniori.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena