18:07

Politika

'Gertu' egitasmoa

Biktimen testigantzak grabatuko dituzte Memoriaren Instituturako

agentziak | erredakzioa

Bake eta Bizikidetza idazkaritzak ehun bat lekukotza jasotzea espero du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Idazkaritza Nagusiak 'Gertu' egitasmoaren bigarren fasea abiatuko du datorren ekainaren 17an, biktimen senideen testigantzen grabaketekin.

Bake eta Bizikidetza planaren baitan kokatzen da 'Gertu' egitasmoa, eta biktimen errealitateari "hobeto entzutea eta erantzutea" du helburu, memoria eraikitzeko parte-hartzerako bideak eskaintzearekin batera.

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, biktimen senideekin elkarrizketa zuzenak izan dituzte lehenengo fasean, eta orain lekukotzak grabatzeko prozesua irekiko dute Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan jartzeko, helburu pedagogiko eta dibulgatiboekin.

'Gertu' programa 2014ko ekainean jarri zen martxan, biktimen senitartekoekiko gertutasuna eta tratu pertsonala indartzeko, eta harremanak estutzeko. Ordutik 2014ko amaiera arte egitasmoaren lehenengo fasea gauzatu zuten, 300 hildako biktimen senideekin telefonoz edo aurrez aurre harremanetan jartzean zetzana.

Biktimen harreman zuzenak izateko prozesuan, parte-hartzerako eremuak irekitzea proposatu zieten memoria eraikitze aldera. Hala, lekukotzak grabatzeko aukera eskaini zieten, gero bideoak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan jartzeko.

Biktima horien herena ados agertu zen lekukotzak eskaintzearekin. Hala, Jaurlaritzak espero du 100 bat grabaketa izango dituela urtea amaitzerako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena