22:50

Politika

Espetxe politika

Zigorren pilaketa bermatzeko esku hartuko du Europako Batzordeak

Agentziak | Erredakzioa

Espainian hartutako erabakiak Europako araudiarekin bat ez datozela dio Bruselak, eta horregatik legedia “estatu guztietan berdin aplikatzeko” esku hartuko du.

  • Artxiboko irudia: EiTB

    Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elkarrizketa eta negoziazioaren bitartez erabaki markoaren aplikazioan gertatzen ari diren ?inkoherentziak? ezabatzeko prest dago Europako Batzordea, Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuaren bulegoak jakitera eman duenez. Presoek Europar Batasuneko beste estatu kideetan betetako zigorrak pilatzera beharturik daude EBko kideak, araudiaren arabera.

Espainian hartutako erabakiak Europako araudiarekin bat ez datozela adierazi du Bruselak dagoeneko, eta horregatik legedia ?estatu guztietan berdin aplikatzeko? laster esku hartuko duela jakinarazi du.

EAJk ekimen ezberdinak aurkeztu ditu Europako Parlamentuan eta berriro erantzun behar izan du Europako Batzordeak; izan ere, zigorren pilaketaren erabaki markoa ez betetzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.

Gorenaren erabakiak zenbait presori eragin die jadanik. Frantzian, zigorrak bete eta aske utzi edo espetxealdia murriztu behar zieten Espainian, Europako araudia aplikatuz.

Zigorren pilaketa betetzea derrigorrezkoa da

Izaskun Bilbaok aurreneko ekimena planteatu eta gero, zigorren pilaketa betetzea derrigorrezkoa dela gogorarazi zuen Europako Batzordeak. Batasuneko estatu guztietan erabaki markoa berdin aplikatzeko esku hartuko duela iragarri du Bruselak orain.

Erabaki markoarekin Espainian gertatzen ari dena kontuan duela jakinarazi die Justizia komisarioak jeltzaleei. Gainera, auzitegietan izan diren boto partikularren berri duela erantsi du Vera Jourovak.

Esku hartzeko martxan jarriko dituen prozedurak zehaztu ditu Jourovak: Elkarrizketa eta lankidetza. Helburua ?estatu kideen legedian inkoherentziak konpontzea? dela gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena