Politika
Errege Kopako finala
EUROPA PRESS | ERREDAKZIOA
Sindikatuaren esanetan, Espainiako ereserkiari zaleek egindako txistualdiaren erantzule dira Athletic eta Bartzelona eta Angel Maria Villarrek lekuko gisa deklaratzea eskatu du.
Errege Kopako finalean Athleticeko zaleek egindako mosaikoa. Argazkia: EFE
Manos Limpias sindikatuak kereila aurkeztu du Bartzelona eta Athletic futbol taldeen aurka, Errege Kopako finaleko txistualdiagatik. Horren esanetan, bi delitu egin ziren maiatzaren 30eko finalean: Espainiari irain egitea eta Konstituzioak bermatzen dituen oinarrizko eskubideen kontrakoa.
Sindikatuak idatzi bat aurkeztu zuen atzo Bartzelonako epaitegietan. Sindikatuaren hitzetan, Espainiako ereserkiari zaleek egindako txistualdiaren erantzule zuzenak dira Athletic eta Bartzelona taldeak, eta Felipe VI.a Estatuburuaren aurrean sinbolo nazionaletako bat gutxiestea eta iraintzea leporatzen die.
Bestalde, txistualdia erraztu eta Espainiako erakundeen eta, oro har, gizarte osoaren kontrako gorrotoa sustatu zuten beharrezko kolaboratzaileen kontra ere zuzendu du kereila. Halaber, Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidenteak lekuko gisa deklaratzea eskatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa