17:03

Politika

Auzitegi Konstituzionala

Konstituzioaren kontrako jo dute Kataluniako galdeketa alternatiboa

Agentziak | Erredakzioa

A9ko kontsulta “baliogabetzerik edo ezabatzerik” ez dagoela adierazi du Masek. Kataluniako presidentearen hitzetan, erabaki horrek I27ko hauteskundeen “plebiszitu izaera indartzen du”.

1:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioaren kontrako jo du Katalunian iazko azaroaren 9an antolatu zuten herri galdeketa, aho batez. Auzitegiaren arabera, Katalunian deitutako ?herritarren parte-hartzea prozesuak? Estatuarenak diren eskumenak urratzen ditu.

Zehazki, ''prozesu'' hori antolatzeko Generalitateak egindako ekitaldiek ''ordenari eta konstituzioari eragiten diote'', auzitegiaren arabera.

Auzitegi Konstituzionalak jada baliogabe utzi zuen otsailean azaroaren 9rako deituta zegoen aurreko kontsulta. Orduko hori erreferenduma zela eta berau deitzeko eskumena Estatuaren dela bakarrik Konstituzioak Estaturi bakarrik dagokiola argudiatuta.

Erreferenduma behin behinean baliorik gabe geratu ostean, Generalitateak ''prozesu parte-hartzailea'' jarri zuen martxan. Artur Mas Generalitateko presidenteak hartu zuen bere gain galdeketaren ardura, eta Estatuaren Abokatutzak horren aurkako helegitea aurkeztu zuen. Orain prozesu hori ere jo dute Konstituzioaren kontrako.

Artur Mas Kataluniako presidentea efe

Artur Mas Kataluniako presidentea. Argazkia: EFE

Mas: "A9ko kontsulta ezin dute baliogabe utzi, ezta ezabatu ere"

A9ko kontsulta alternatiboa "baliogabetzerik edo ezabatzerik" ez dagoela adierazi du Artur Mas Kataluniako presidenteak, nahiz eta Auzitegiak Konstituzioaren kontrakoa dela esan. Masen hitzetan, erabaki horrek Kataluniako herriaren asmoak "kale itsu" batera daramatza eta I27ko hauteskundeen "plebiszitu izaera indartzen du".

"Guztia probatu dugu, gehiago ezin daiteke egin. Bide guztiak oztopatu dizkigute", deitoratu du Masek. "Bide posible bakarra hauteskundeak deitu (irailak 27) eta horien plebiszitu izaera sendotzea" dela uste du Generalitateko buruzagiak.

Masen ahotan, erabakitzeko eskubidearen aldeko hiru manifestazio "masiboak historiara pasako dira urrezko hizkiekin", ondorioz, kontsulta "agindu demokratiko" bat izan zen eta "ez Gobernu edo presidente baten gutizia".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena